Erdi Paleolitoa historiaurreko aro bat da, Paleolitoko bigarrena. Paleolitoa Harri Aroaren lehen fasea da. Behe Paleolitoaren eta Goi Paleolitoaren arteko etapa da, eta gutxi gorabehera duela 300.000 urte hasi eta duela 35.000 urte amaitu zen.
Historiaurreko garai horretan agertu zen Europan hominido berri bat: Homo Neanderthalensis. Giza espezie honek lanabesak erabiltzeko eta egiteko gaitasun handiagoa zuen. Neandertalak nomadak ziren, eta kobazuloetan hartzen zuten babes. Ehiztariak zirenez, haien bizimodua ehizatzen zituzten animalien migrazio-mugimenduekin zegoen lotuta.
Espezie hau 70.000 mila urte baino gehiagoz bizi izan zen gure planetan. Historialari eta arkeologoen ustez, hileta-errituak egiten zituen lehen espeziea izan ziren, eta baita gauez argia izateko sua erabili zuen lehen espeziea ere. Denboraren poderioz, hobetu egin zituzten ehizarako tresnak eta animaliak harrapatu eta akabatzeko teknikak. Hala ere, neandertalak desagertu egin ziren azkenean, beharbada klima-aldaketen ondorioz.
Afrikan Homo Sapiens agertu zen, eta gero Europara eta Asia hego-mendebalde eta erdialdera zabaldu zen. Beste hominidoak baino garatuagoak ziren, animalia handiak ehizatzeko eta sua kontrolatzeko eta eguneroko bizitzan erabiltzeko gai zirelako. Gainera, aterpeak eraikitzen zituzten bertan bizitzeko, lanabes hobeagoak egiten zituzten eta arropak egiten zituzten hotzari aurre egiteko.
Historiaurreko aro honi buruzko datu garrantzitsu batzuk dira honako hauek:
Lanabesen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Paleolitoan, aurrerapauso handiak egon ziren harrizko lanabesen ekoizpenean. Garai honetakoak dira bi ahoko tresnak, acheul aroko aurpegibiko aizkorak adibidez, Behe Paleolitoko tresnak baino handiagoak eta konplexuagoak. Etapa honetan hasi ziren arku eta bultzagailuak erabiltzen ehizarako.
Labar-artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi Paleolitoan, artea asko hobetzen hasten da. Labar-artea eta haitzuloetako grabatuak ikus ditzakegu, Lascaux (Frantzia) edo Altamirako (Espainia) kobazuloetan, adibidez.
Hiletak eta errituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnek Erdi Paleolitoan hileta-ohitura konplexuak bazirela erakusten dute. Honek esan nahi du, ziur aski, sinesmen sinboliko edo espiritualak garatu zituztela. Arkeologoek aurkitutako hilobi batzuetan objektuak daude gorpuen ondoan jarrita.
Migrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Paleolitoan, gizataldeek mugitzen jarraitu zuten, eta ingurune geografiko ezberdinetara egokitu ziren. Badirudi, adibidez, neandertalak Homo Sapiensak baino klima hotzagoetara egokitu zirela.
Gaitasun sozialen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanabesek eta gaitasun teknikoek aurrera egiten zuten heinean, Erdi Paleolitoan gizataldeen artean lankidetza sozial handiagoa ere egon zitekeela uste dugu.