Txikipedia:Esmeralda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esmeralda berdea.

Esmeralda kolore berdeko harria da, esmeraldak normalean zailak dira bilatzeko, eta oso baliotsuak dira. Brasilen aurkitu daitezke, zehazki Bahian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmeralda terminoa XIV. mendean erabili zen lehen aldiz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmeraldak, koloretako harribitxi guztiak bezala, lau parametro erabiliz sailkatzen dira: kolorea, argitasuna, neurria eta pisua kilateetan. Normalean, kolorezko harribitxien sailkapenean, kolorea da irizpide garrantzitsuena.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemologian, kolorea hiru osagaitan banatzen da: tonua, saturazioa eta argitasuna. Esmeralden tonalitateak hori-berdeetatik urdin-berdeetara doaz, eta tonu nagusia berdea da nahitaez. Horia eta urdina esmeraldetan ohikoak diren bigarren mailako tonuak dira.

Esmeraldaren minak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan, esmeraldak Antzinako Egipton ateratzen ziren, Smaragdus mendiko lekuetan, K.a. 1500. urtetik, eta Indian eta Austrian, K.o. XIV. mendetik gutxienez.  Egiptoko meategiak erromatar eta bizantziar inperioek ustiatu zituzten industria-garaian, eta geroago islamiar konkistatzaileek. Egiptoko meatzaritza bertan behera geratu zen Kolonbiako aztarnategien aurkikuntzarekin batera. Gaur egun, Egipton bakarrik geratzen dira hondakinak.

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erdi Aroan, Joan Apostoluaren sinboloa izan zen. Alkimistentzat, Venusen harria da.
  • Ekuadorreko Manta bailarako herriek ostruka-arrautza baten tamainako esmeralda bat gurtzen zuten; festa nagusietako egunetan erakusten zuten, eta indioak alde guztietatik korrika joaten ziren jainkosa ikusi eta beste esmeralda batzuk eskaintzeko.
  • Apaizek eta jauntxoek sinestunei ulertarazten zieten ama esmeralda oso pozik zegoela, alabak aurkezten zizkiotelako, eta amarru horrekin harribitxi ugari biltzea lortzen zutelako.

Esmeralda ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmeralda motak
Esmeralda gazhala Esmeralda fura Esmeralda teodora Esmeralda tena Esmeralda Katalina handia
Munduko esmeralda baliotsu eta ospetsuenetako bat da.
Munduko bigarren esmeralda handiena da.
Munduko esmeralda landurik handiena da, Regan Reweyrena, Kanadako harribitxi bitxien merkatariarena. Intentsitate iluna du, berdea

kolorekoa da. Katalina Handia enperatriz errusiarraren esmeralda baino baliotsuagoa da.

Gutxi gorabehera 4693 kilate eta 2200 g pisuko esmeralda bat da.