Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
49.065.615
🔎
Azalera
1.141.748 km²
🏙️
Hiriburua
Bogota
📷
Argazkiak
ikusi
Bandera

Kolonbia Hego Amerikako estatua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburua Bogotá da eta 7.963.379 biztanle ditu. Beste hiri nagusiak Medellín, Cali, Barranquilla eta Cartagena de Indias dira.

Magdalena ibaia

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ande mendiek hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dute.

Kolonbiako mendirik altuena Pico Cristóbal Colón da eta 5.775 metro ditu.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeko bi ibai garrantzitsu Magdalena eta Cauca dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ekuatoriala du, beroa eta hezea. Hala ere, lekurik altuenetan klima hoztu egiten da.

Txibtxen urrezko irudi bat

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konkistaren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrek konkistatu aurretik, herri hauek bizi ziren Kolonbiako lurretan: karibeak Atlantikoko kostaldean, arawakak eta guajiroak ekialdeko ordokietan, kitxuak mendebaldeko eta erdiko mendietan, eta txibtxak ekialdeko mendietan. Azken hauek gizarte antolakuntza aurreratua zuten eta beren hiriburua Bacata zen.

   Ba al dakizu   

Espainiar konkistatzaileek uste zuten Kolonbian El Dorado izeneko leku bat zegoela, eta han urre kopuru amaigabeak zeudela. Espedizioak antolatu zituzten leku hura topatzeko.

Cartagenako alde koloniala

Espainiarren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrak 1499an iritsi ziren Kolonbiako kostaldera. Handik urte batzuetara esplorazioak hasi zituzten eta lehen hiriak sortu: Santa Marta 1525ean, Cartagena de Indias 1533an, Cali 1536an... Gonzalo Jimenez de Quesadak zuzendutako espedizio batek fundatu zuen Bogotá 1538an, txibtxen hiriburuaren alboan.

Konkistatzaileen gehiegikerien ondorioz, eta baita Europatik eramandako gaixotasunen erruz, Kolonbiako lurretan bizi ziren biztanle asko hil ziren. Konkistatzaileek kristau erlijioa zabaldu zuten, eta baita gaztelania ere, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten lanerako.

Cumbia dantzariak

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1819an Kolonbiak independentzia lortu zuen eta Espainarengandik banandu zen. Independentzia gerra hartako buruzagi nagusia Simon Bolibar izan zen, eta euskal jatorria zuen.

   Ba al dakizu   

Kolonbiar ospetsu askok euskal jatorria dute. Adibidez, Juanes (Juan Esteban Aristizabal), eta Maluma (Juan Luis Londoño) musikariek, edo Alvaro Uribe eta Cesar Gaviria presidente ohiek.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbiako idazle ezagunena Gabriel García Márquez da. Nobel saria jaso zuen 1982an.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbian musika estilo berezi asko daude. Horietan ezagunena cumbia da.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]