Txikipedia:Futbol amerikarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Futbol amerikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko entrenamendu bat.

Futbol amerikarra Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Estatu Batuetan gehien ikusten den kirola da eta mundu osoan 390 milioi eta 410 milioi jarraitzaile artean ditu, gehienak AEBn. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan (end zone). Futbol amerikarra, jatorriz, errugbitik etorritako  kirola da. Aldi berean, errugbiak eta futbol amerikarrak Erresuma Batuan 19. mendean jokatzen zen futbolean dute beren jatorria, non baloia ate barrura jaurtitzen zen edota marra jakin baten gainetik igaro behar zen.  19. mendeko amaieran Walter Campek jokoa arautu zuen.

Futbol amerikar partidu bat

Arauak eta jokalarien pozizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol amerikarra talde kirol lehiakorra da. Jokoaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da. Puntu gehienak ukitu batetik lortzen  dira baloia aurkariaren amaierako eremuan sartu.

Offensive line (OL): Quarterback (QB)Running backs (RB,)Halfback (HB) ,edo tailback (TB) ,Fullback (FB), Wide receivers (WR),Tight ends (TE),Defensive line:

Linebackers  (LB) Cornerbacks (CB) Safeties  (FS edo SS).

Euskal Herrian nola integratu zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian 20. mendeko bukaeran hasi ziren futbol amerikarrean jokatzen. Egun apenas dauden taldeak (Biarrizko Atlantes eta Santurtziko Coyotes izan ezik), ezta jokalari profesionalak ere (bakarra NFLen aritutako Richard Tardits biarriztarra izanik).Oso kirol gogorra da.