Txikipedia:Genova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genovako hiria
Genovako hiria

Genova Italiako ipar-mendebaldeko hiri bat da. Europan dago, Mediterraneoaren iparraldeko kostaldean. Italiako 6. hiri jendetsuena da, 609.746 biztanlerekin. Genovan hizkuntza ofiziala italiera da, baina beste hizkuntza bat hitz egiten da, ligur deitua. 244m2 ditu. Txanpon ofiziala euroa da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovako hiriak klima mediterraneoa du, hau da, tenperatura 7 - 20 Celsius gradu artean, eta prezipitazioak 400 mm inguruan.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovan antzina-antzinatik bizi izan da jendea. Kristo aurreko 209. urtean kartagotarrek hiria suntsitu zuten. Erromatarrek berreraiki zuten urte batzuk geroago, eta apezpiku-egoitza bihurtu. Erromatar Inperioa desagertu ondoren, bizantziarrek hartu zuten hiria, eta gero lombardiarrek. 935. urtean sarrazeno flota batek hiria hartu eta arpilatu zuen.

Monumentu eta leku famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovako monumentu ezagunak
Genovako monumentu ezagunak

Genovaren erdigunean, ondare nagusiak dira Piazza De Ferrari, Dukearen jauregia, Kristobal Kolon hazi zen etxea, San Lorenzo basilika, Porta Soprana monumentua, Piazza dante, Strade Nouve, Palazzo Rosso; Palazzo Bianco, Palazzo Reale, Mackenzie gaztelua.

Pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovan pertsona famatu asko bizi izan dira, adibide batzuk hauek dira:

  • Adolfo Arata, ingeniari medikua.
  • Joan Caboto, esploratzailea.
  • Leo Chiozza Money teoriko ekonomikoa.
  • Angelo Giovanni, lehenengo podesta (1452-1453 urteetan).
  • Maurizio Nazzareto, eskultorea.
  • Simon Doria, idazlea.
  • Luiggia Abbadia, abeslaria.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UC Sampdoria futbol taldea, 1976/1977 denboraldian.

Genovan arrakasta handia du gizonezkoen futbol profesionalak, horregatik bi talde daude Italiako maila gorenean: Genoa CFC eta Union Calcio Sampdoria.