Txikipedia:George Sand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amantine-Aurore-Lucile Dupin 1838an
Amantine-Aurore-Lucile Dupin 1838an

George Sand, idazle frantziarra zen. Parisen jaio zen 1804ko uztailaren 1an eta Nohant-Vic hil zen 1876ko ekainaren 8an, 71 urte zituelarik, hesteetako arazo batengatik. Feminismoarekin lotutako hainbat idazlan idatzi zituen, horien artean, nobelak, antzezlanak, ipunak, autobiografia bat, politika testuak, besteak beste. Horrez gain, pintura ere landu zuen, gainera politikan ere ibili zen, 1848ko gobernuan parte hartuz.[1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1822an, 18 urte zituela, Casimir Dudevant baroiarekin ezkondu zen. Berekin 2 seme alaba izan zituen. 1831n senarra utzi zuen eta 1835ean dibortzioa lortu zuen, bere bi seme alabak berekin Parisera eramatea lortu zuen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Sandek, 27 urte zituela, Europako idazlerik ezagunena izan zen eta gaur egun oso ospetsua izaten jarraitzen du. Bere praktika sozial, idatzi eta sinsmenek iruzkin ugari baitzituen, eta askotan, 1836rako bere idatzien hainbat bildumen artean lehenegoa 24 liburukitan argitaratu zen. Guztira, bere obra osoen lau edizio argitaratu ziren. Bere haurtzaroko bizipenetan oinarrituta, hainbat idazlan egin zituen, esate baterako, La Mare au diable (1846), François le Champi (1847-1848), La Petite Fadette (1849) eta Les Beaux Messieurs de Bois-Doré (1857). Un hiver à Majorque (negu batez Mallorcan) liburuan, 1833tik 1839ra botartean Chopinekin uharte horretan igaro zuen aldia deskribatu zuen. Beste eleberri ezagun batzuek hauek dira:  Indiana (1832), Lélia (1833), Mauprat (1837), Le Compagnon du Tour de France (1840), Consuelo (1842-1843) besteak beste. Bere antzerki lanak Nohant (Frantziako udalerria) finkan antzeztera ematen zituen askotan.

Jules Sandeau idazlearekin egindako kolaborazio baten emaitza izan zen Sanden debut literarioa. Ipuinak elkarrekin argitaratu zituzten, “Jules San” sinatuz. Sandek lehen eleberria, Rose et Blanche (1831), berarekin idatzi zuen. Horren ondoren, Indiana (1832), bere lehen eleberri independientea famatu bihurtu zuen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura kiritika eta testu politikoak idatzi zuten. Pobreen eta  langileen aldekoa zen. Horrez gain, emakumeen eskubideak aldarrikatzen zituen. Emakumeek garai haietan bizi zuten egoera gogorra irudikatzen zuen pinturaren bidez. Garai horreratako ohiko ez zen ohitura bat zuen, mutilei arropan kontsideratzen zena janzten baitzuen. 1848an iraultzaren hasieran, errepublikari sutsua zen. Bere egunkari propioa ere izan zuen. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. George Sand. 2022-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. «➤ 7 curiosidades acerca de George Sand - Libreando Club» libreando.club (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).