Txikipedia:Harley Quinn

Wikipedia, Entziklopedia askea

Harley Quinn, Paul Dini eta Bruce Timm estatubatuarrek DC Comics argitaletxearentzat sortutako fikziozko pertsonaia da. [1]

Haley Quinnen erretratoa.
Haley Quinnen erretratoa.

Historioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quinnek Batmanen hogeita bigarren atalean egin zuen debuta: «Jokerren mesedea” telesail animatua, 1992ko irailean.

Krimenaren eta Kaosaren Pailazoa, Krimenaren Kupidoa, Holly Holiday, Jessica Seaborn eta beste hainbeste izenez ezagutzen da.

Nahiz eta batzuetan bakarrik edo Poison Ivyrekin egon, Quinn batez ere Jokerren konplize eta neska-lagun bezala ezagutzen da.

Hasiera batean, Harleen Frances Quinzel doktorea bere psikiatra zen Arkham eroetxean (Gotham City), berarekin maitemindu eta bere zerbitzura zegoen superbilau bihurtu zen arte.

Bertsio berriagoetan, pertsonaiak antiheroina bilakaera izan zuen, Jokerrarekiko loturak hautsi zituen eta Coney Islandera (New York) joan zen bizitzera.

Harleen Quinzel Gothamgo Unibertsitatean sartu zen gimnasia beka bati esker, psikiatria ikasteko. Ikasle ahula izan arren, bere xarmak irakasleak limurtzeko eta zenbait irakasgai gainditzeko erabiltzen zituen.

Quinn izena hitz joko bat da, ingelesez Harlequin ahoskatzen dena, arlekin artearen komediako pertsonaiari buruzkoa.

Batmanen debuta egin zuenetik, Harley Quinn komikietako pertsonaiarik arrakastatsuenetako bat bihurtu zen, hainbat bidetatik igaro baitzen bere miresleen adorazioari esker, baita ikono homosexual eta feminista ere.

Harley Quinn film, telebista, web izaki eta bideojokoetan agertutakoa da.[2]

Jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jantziak aldatu egin dira urteetan zehar, eta bere leotardo gorri eta beltza izan da adierazgarriena. [3]

Super botereak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozoi eta gaixotasun ugariekiko immunea da Ivyrengandik jaso zuen serum bati esker, adimen, indar eta abiadura hobetuak ditu eta hainbat arma erabiltzen trebatuta dago. Bere gustukoenen artean, mazoa, batea eta lehergai pastelak daude. Batmanek eta Jokerek bakarrik gainditzen dute.[4]

Harley Quinn interpretatu dituzten aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margot Robbie

Kaley Cuoco

Arleen Sorkin

Mia Sara

Tara Strong

Melissa Rauch

Kang Ji-young

Hynden Walch

Dorothée Pousséo

Gillian Jacobs

Maddie Phillips

Jenny Slate

Laura Bailey

Rie Kugimiya

Anna Nagase

Sirena Irwin

Janyse Jaud

Meghan Strange

Jade Robinson

Ashley Hollman

Megan Halsey

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Harley Quinn. 2023-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  2. (Gaztelaniaz) Harley Quinn. 2023-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. (Gaztelaniaz) Harley Quinn. 2023-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  4. (Gaztelaniaz) Harley Quinn. 2023-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).