Txikipedia:Hernán Cortés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernán Cortés konkistadorea
Hernán Cortés konkistadorea

Hernán Cortés (Medellín, 1485-1547) espainiar konkistatzailea izan zen. Azteka Inperioaren aurka, gaztelar konkistari hasiera eman zion talde multzoen burua eta azteken inperioaren amaiera ekarri zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadurako Medellin hirian jaio zen, familia xume batean. Mundu Berrian fortuna bilatzea erabaki zuen, Epaiñolara eta Kubara bidaiatuz. Bertan, espainiarrek sortutako bigarren hiriko alkate izan zen denboraldi labur batez, lehorreko hirugarren espedizioan, zati bat finantzatu zuena.   Diego Velázquez de Cuellar Kubako gobernadoreak bidaia bertan behera uztea  agindu zuen azken orduan, Cortesek ez zuen agindu hori bete.

Kontinentera iritsita, Cortések talde indigena jakin batzuekin aliatzeko estrategia arrakastatsua egin zuen, beste batzuk garaitzeko. Bertako emakume bat ere erabili zuen, Marina andrea (La Malinche), interprete gisa erabili zuena eta Martin izeneko seme bat izan zuen berarekin.

Medellíngo familia batean sortu zen.Hamalau urte zituela, aitak Salamankako Unibertsitatera bidali zuen legeak ikastera. 1504ko udaberrian, ikasketak utzi eta Enpaiñola uhartera joan zen eskribau gisa lanera. 1511n Kubara joan zen Diego Velázquezen espedizioan.1518an Mexiko esploratzera zihoan espedizio baten buru izendatu zuen Diego Velázquezek, baina atzera egin zuen eta baliorik gabe utzi zuen erabaki hura. Cortések ez zion kasorik egin eta, azaroaren 18an, Santiago de Cubatik abiatu zen Yucatán penintsularantz.Ondoren, Mexikoko konkistan garrantzi handia izan zuen eta Malintxe esklaboa oparitu zioten.Villa Rica de la Vera Cruz fundatu zuen, gaur egungo Veracruztik 70 kilometro iparraldera.Diego Velazquezek Yucatángo esplorazioa amaitu orduko Kubara itzultzeko agindu bazion ere, Cortések Azteka Inperioaren aberastasunen berri izan zuen, eta Tenochtitlán konkistatzea erabaki zuen. Bere gizonen itzultzeko tentazioa ekiditeko, gutxi zirela eta arriskuan zebiltzala begien bistakoa baitzen, Cortések ontziak hondoratu zituen. Azteken etsai zirela oharturik, itun militarrak egin zituen totonakekin eta tlaxkaltekekin. 1519ko urrian Cholula (gaur egun Puebla estatuan) suntsitu zuen, eta azaroaren 8an, 300 espainiar eta 3.000 tlaxkaltekekin, oztopo handirik gabe sartu zen Tenochtitlan hirian.Hilabete batzuk geroago, Kubako gobernadore Diego Velázquezek Cortésen aurkako espedizio bat igorri zuen Mexikora, Pánfilo de Narváez buru zela. 1520ko apirilean iritsi zen Veracruzko portura, hamaika ontzi, seiehun gizon inguru, hamasei zaldi eta hamalau artilleria piezekin. 1520ko ekainaren 24ean sartu zen berriro hirira, 1.250 espainolekin eta 8.000 tlaxkalteken laguntzarekin. Tlaxcalan babespean gorderik, Cortések tropak berrantolatu zituen eta, tlaxkaltekekin bat eginik, Cuitlahuac buruzagiaren mende zegoen Tenochtitlan hiriaren konkista prestatu zuen. 1521eko abuztuaren 13an espainiarrek Cuitlahuac-en ondorengo Cuauhtemoc hartu zuten preso, eta Tenochtitlan hiria erabat suntsiturik geratu zen. Karlos Habsburgokoa enperadoreak Espainia Berriko gobernari eta kapitain nagusi izendatu zuen Cortés 1522an. 1524. urtean Cortések Cuauhtemoc, azteken azken buruzagia, hiltzeko agindua eman zuen. Gupidarik gabe jardun zuen Cortés konkistatzaileak, baina ez zuen espainiarren artean ere harrera onik izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Olaya, Vicente G.. (2019-02-15). «La casa natal de Hernán Cortés, en Medellín, vuelve a la luz» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  • Irazustabarrena, Nagore. Malinche, zauri ala aringarri?. argia.eus, 2013-06-16, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia (Noiz kontsultatua: 2017-11-9).
  • Azurmendi, Elixabete. Baztanga, Amerikako konkistatzaile. argia.eus, 1993-04-01, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia (Noiz kontsultatua: 2017-11-9).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miralles Ostos, Juan. (2002). Hernán Cortés : inventor de México. (3a. ed. argitaraldia) Tusquets Editores México ISBN 970-699-023-2. PMC 56715067. (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  • Olaizola, José Luis. (1990). Hernán Cortés, crónica de un imposible. (1. ed. argitaraldia) Planeta ISBN 84-320-4527-6. PMC 22221741. (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).