Txikipedia:Ibaizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibaizabal
Ibaizabal ibaia, Abadiñon
KokapenaBizkaia
Luzera63 km
Arroa1.900 km²
Batez besteko emaria18 m³/s


Ibaizabal Bizkaiko ibai nagusia da. Durangaldean sortzen da, Elorrio inguruan, eta Nerbioi ibaiarekin bat egin ondoren Portugalete eta Getxo artean itsasoratzen da. Elorrio, Apatamonasterio, Abadiño, Durango, Iurreta, Zornotza, Etxano, Lemoa, Galdakao, Basauri, Bilbo eta Erandiotik igarotzen da, hainbat erreka eta ibairen urak hartuaz. 63 km da luzean, eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 18 m³/segundo da. Ibaiadar nagusienetako batzuk Arratia, Cadagua eta Nerbioi dira ezkerretik, eta Gobela eta Asua eskuinetik, besteak beste.