Edukira joan

Txikipedia:Irati

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratiko oihana

Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da. Guztira 17.000 hektarea ditu, Nafarroa eta Zuberoan.

Pago eta izeia asko daude. Pinu eta arteak ere ugari daude.

Zuhaitz batzuk: otsalizarra, astigarrra, sahatsa, ezkia eta zumar hostozabala. Zuhaixkak ere badaude: ezpela, hurritza, gorostia, elorri zuria, ipurua eta basarana.

Oreinak dira oihanean bizi diren animaliarik handienak. Ala ere badaude basurdeak, orkatzak, basakatuak, erbinudeak, azeriak eta azkonarrak adibidez.

Ibaiak

Euskal Herriko ibai garrantzitsuenak sortzen dira Irati inguruan, adibidez: Errobiko ibaia, Ezterengibel, Lauribar eta Irati ibaia.

Inguruko mendiak

Inguruko mendi ezagunenak: Txangoa, urkulu, okabe, abodi, berrendi.

Naturgune babestuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizardoiako natura eremu integrala

Zabaleta edo La Cuestion mendian, iratiko etxeak eta Irabiako presaren artean dago. Horren barnean, hogei hekataretan ukitu gabeko basoa dago, 40 metroko altuera duten zuhaitzekin.

Mendilatzeko naturagune babestua

Iratiko ohianaren Aezkoako aldean dago. Euri asko egiten du eta pago handien basoak daude.

Tristuibartea edo Ariztibarrenako naturagune babestua

Pettuberro mendian dago. Beheko aldean haritzak daude eta goiko aldean pagoak.

XVI.mendean Frantzia eta Espainiaren arteko eztabaidak hasi ziren. Liskar luze batzuen ondoren Frantziako eta Espainiako mugak banatu zituzten.Gaur egun Iratiko oihana arriskuan dago zuhaitz gehiegi mozteagatik.