Txikipedia:Kamerun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamerunen kokapena
Kameruneko Yaundé

Kamerun Afrikako erdi - mendebaldean dagoen herrialdea da . Nigeria , Txad , Afrikako erdiko errepublikareka , Ekuatore Ginea , Gabon eta Kongoko errepublika ditu mugakide . Hego mendebaldeko kosta oso handia du, 402 kilometroko tamaina du . Yaundé da bere hiriburua . 1884an Kamerun alemaniar kolonia bihurtu zen . Kamerunen mendebaldea menditsua da . Kamerun Erresuma Batuko eta Frantziako armada aliatuek inbaditu zuten Lehen Mundu Gerran eta azkenean 1919an desegin zuten . Kamerun ,    27 . 912 . 000 pertsona bizi dira ,  biztanleriaren taulako 52 . postuan dago , 196 herrialdek osatua eta biztanle - dentsitate moderatua duena , 59 biztanle km2 - koa da . Kamerunem ibai famatuak edo nagusiak Sanaga eta Benue dira . Kamerunen klima beroa da , izan ere , ekuatorean dago . Hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa dira , nahiz eta beste 24 hizkuntza ere hitz egiten diren , batez ere fang , bulu , yaundé , duala eta mbum . Kamerungo presidentea Paul Biya da 1982tik . Tradizioz , ekintza nagusiena edo garrantzitsuena nekazaritza izan da baina abeltzaintza ere ekintza garrantzitsu bat izan zen .