👨👨👦👦 Biztanleak 10.985.974 |
🔎 Azalera 109.884 km² |
🏙️ Hiriburua Habana |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Kuba Amerikako estatua da, Karibe itsasoko hainbat irlek osatzen dutena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte askoz osatutako herrialdea da Kuba. Irlarik handiena Kuba izenekoa da, eta bigarrena Isla de la Juventud.
Hego-ekialdean Sierra Maestra mendilerroa dauka, eta hantxe dago mendirik altuena: Pico Turquino, 1.974 metro dituena.
Kubako klima tropikala da, eta urakan ugari jasaten ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kubako lehen biztanleak ziboney, guanahatabey eta arawakak (tainoak) izan ziren.
Aro Berria eta espainiarren konkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarrak 1511 urtean hasi ziren irla konkistatzen eta azkar menderatu zituzten bertako biztanleak. Espainiarrek indio deitzen zieten bertako biztanleei.
Lan gogorrak egitera derrigortu zituztelako, eta europarrek eramandako gaixotasunen ondorioz, indiar gehienak hil egin ziren. Horregatik, Afrikako esklaboak ekartzen hasi ziren.
XVIII. eta XIX. mendeetan azukrearen ekoizpena zen ekonomiaren oinarria.
Aro garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean esklabotza debekatu egin zuten, baina XIX. mende amaierara arte esklaboak egoten jarraitu zuten.
XIX. mende amaiera hartan independentziaren aldeko gerrak hasi ziren. 1898an Amerikako Estatu Batuak gerran sartu ziren, Espainia garaitu zuten eta Kuba euren esku geratu zen. 1902an independentzia lortu zuen Kubak, baina Estatu Batuek eragin handia eduki zuten irlan.
Kubako iraultza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1952an Fulgencio Batistak estatu kolpea jo zuen eta diktadura ezarri zuen. Haren kontrako oposizioa sortu zen. 1959an diktadura haren kontra borrokatu zuen gerrilla batek Batista kanporatu zuen eta Habanan sartu zen. Gerrilla haren buruak ziren Fidel Castro eta Che Guevara, besteak beste.
Kubatar ezagun asko euskal jatorrikoak dira eta euskal abizenak dituzte. Adibidez, Omara Portuondo eta Sindo Garay musikariak, edota Jose Lezama Lima eta Leonardo Padura idazleak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karibeko estatu populatuena da. 11.167.325 biztanle zituen 2012an.
Urte hartan, honela banatzen ziren kubatarrak: %64,1 zuriak ziren. %26,6, mestizoak. Eta %9,3, beltzak.
Hauek dira hiri nagusiak: Habana (2.201.610 biztanle), Santiago (423.392 biztanle) eta Camagüey (301.574 biztanle).
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Habana
-
Habanako katedral zaharra
-
Habanako unibertsitatea
-
Habanako Antzoki Nagusia
-
Santiagoko katedrala
-
Dantzariak Camaguey hirian