Aitor Mendiluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Mendiluze

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Mendiluze Gonzalez
JaiotzaAndoain1975eko azaroaren 25a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Aitor Mendiluze 2009an.

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a) bertsolaria da. Bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta sei aldiz izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista. 2017an txapeldunordea izan zen.

Ikasketez ingeniaria da eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kide izan da. Horrez gain, bertso-eskolako irakasle ere izan da.

Eskolan izan zuen lehen harremana bertsolaritzarekin; gero Hernaniko bertso-eskolan eta Andoaingoan ibili zen.

2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen; 2001etik final guztietan aritu da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere birritan irabazi du: 1995ean eta 2007an. 20 urterekin lortu zuen lehen txapel hau; parte hartzen zuen lehen aldia zen.

Lehen plaza 1986an burutu zuen Hernanin, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, besteak beste, Gorka Tolosa eta Unai Agirre kantulagun izan zituelarik.

Plazan: Hernaniko Etxeberri auzoan, 1986an.

Gaur egun, Iruran (Gipuzkoa) bizi da bere emaztearekin eta bere bi semeekin.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolari izateaz gain hainbat ikastetxetan bertso eskolak eman ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]