Wikipedia, Entziklopedia askea

Krokodiloak animalia narrastiak dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krokodiloek gehienbat animalia ornodunak jaten dituzte, hau da, gorputza eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra duten animaliak jaten dituzte, hala nola, arrainak, narrastiak edota ugaztunak.

Horretaz gain, espezie batzuek animalia ornogabeak ere jaten dituzte, hots, bizkarrezurrik ez duten animaliak, adibidez, moluskuak eta oskoldunak.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika, Asia, Amerika eta Australiako eremu tropikoetan bizi dira. Orokorrean ur gezako aintzira eta ibaietan bizi dira, nahiz eta kasu batzuetan ur gazikaran ere bizi diren.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krokodiloak animalia obiparoak dira, hau da, arrautzak erruten dituzten animaliak dira.

Animalia hauek ugalketa prozesuan lehenik eta behin, uretarik gertu aurkitzen den habia bat egiten dute. Habia egiteko hostoak eta lurra erabiltzen dute. Ugaltzen direnean krokodilo emeak arrautzak habian erruten ditu. Krokodilo emeak ez ditu arrautzak berotzen, arrautzak hostoek berotzen dituzte. Dena den, krokodilo emea habiatik gertu ibiliko da sugeak bezalako arrautza-jaleek berak errun dituen arrautzak ez jateko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crocodylus porosus (Itsas krokodiloa)

Animalia hauek eskamaz beteriko azal lehor eta gogorra dute, igerilari apartak dira eta laurogeita bost urtera arte bizi daitezke. Indar handia duten animaliak dira eta beraiena baino hiru aldiz gehiagoko pisuak mugitu ditzakete beraien masailezur indartsuekin.

Itsas krokodiloa izeneko espeziea da handiena eta espezie horretan aurkitu den krokodilorik handiena Queeslanden (Australian) harrapatu zen, 8.5 metroko luzerarekin eta 1.700 kilogramoko pisuarekin.

Krokodiloak eta gizakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakien artean krokodiloen azala botak, diru-zorroak eta kapelak egiteko da erabilia.