Txikipedia:Mimar Sinan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mimar Sinan

Mimar Sinan (1490 - 1578ko uztailaren 17a) Otomandar inperioko (gaur egungo Turkia) arkitekto garrantzitsua izan zen.

Arkitekto bihurtu baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinan matematika eta arotzeria ikasi ondoren, soldadu bezala ibili zen urte askotan. Soldaduskari esker munduko toki desberdinak ikusi zituen eta bere adimena erakutsi ahal izan zuen. Honengatik, armadan gero eta postu altuagoak lortzen hasi zen arkitekturaalorrean, eta bereziki kupulekiko zuen interesa handitzen ari zen.

Arkitekto bezala egindako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soldadu bezala ari zela hasi zen arkitekto lanetan. Ondoren, arkitekto bezala ibili zen bakarrik, soldaduska utzita. 50 urte inguru zituela, 1539. urtean, Istanbulgo arkitekto handia izendatu zuten. Gero, Inperioko arkiteko handia bihurtu zen, obra publikoen arduradun nagusi. 500 proiektu inguru egin ziren bere izenpean Inperio osoan, horietatik 200 oraindik existitzen dira, nahiz eta besteak suntsituta dauden.

Lan aipagarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan aipagarrien artean Vixegradeko (Bosnia) Mehmed Paxa Sokolovitx zubia dago, gizadiaren ondare izendatutakoa. Bestalde, oso meskita ikusgarriak egin zituen hainbat sultanen ohoretan: Sehzade eta Süleymaniye meskitak Istanbulen, eta Selimen meskita Edirnen.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.lavanguardia.com/historiayvida/edad-moderna/20240320/9568997/mimar-sinan-arquitecto-convirtio-miguel-angel-otomanos.html

https://historia.nationalgeographic.com.es/a/mimar-sinan-gran-arquitecto-sultan_15663