Vixegrad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vixegrad
 Bosnia-Herzegovina
Visegrad panorama1.JPG
Vixegradeko ikuspegia
Višegrad (grb).svg
Administrazioa
Herrialdea  Bosnia-Herzegovina
Entitatea Bosniako Serbiar Errepublika
Izen ofiziala Вишеград
Geografia
Koordenatuak 43° 47′ 00″ N, 19° 17′ 00″ E / 43.783333333333°N,19.283333333333°E / 43.783333333333; 19.283333333333Koordenatuak: 43° 47′ 00″ N, 19° 17′ 00″ E / 43.783333333333°N,19.283333333333°E / 43.783333333333; 19.283333333333
Vixegrad hemen kokatua: Bosnia-Herzegovina
Vixegrad
Vixegrad
Azalera (hiria) 48 km²
Altuera 324 m.
Demografia
Biztanleria (hiria) 11.828 biztanle (1991)
Metropolia (udalerria) 21.199
Dentsitatea Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "hiria" bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.visegrad.net

Vixegrad (Alfabeto zirilikoz: Вишеград) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiri eta udalerria da, Drina ibaiak zeharkatzen duena. Administratiboki Bosniako Serbiar Errepublikaren barnean dago. Hiri estrategikoa da, Bosniako Goražde eta Novo Goražde Serbiako Užicerekin lotzen dituen errepidea hemendik igarotzen delako. 1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen eta udalerriak 21.199[1]

Vixegrad oso ezaguna da bere zubiarengatik, Ivo Andritx Literaturako Nobel Saridunak Zubi bat Drinaren gainean eleberrian agertu zuena. Vixegradetik hurbil dagoen Sokolovići herrixkan jaio zen Mehmed Paxa Sokolovitx, Otomandar Inperioko hiru sultanekin Bisir Handia izan zena, eraikuntza honen sustatzailea izan zen. 2007tik Mehmed Paxa Sokolovitx zubia UNESCOren Gizateriaren Ondarea da[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vixegrad Bosniako Serbiar Errepublikako ekialdean dago, Drina ibaiaren bazterrean, Serbiako mugatik 16 kmra. Udalerriak 448 km²-ko azalera du eta batez besteko garaiera 324 metrokoa da. Klima kontinentala du, lau urtarorekin. Uda luze eta beroak izaten dira (tenperatura altuenak 40 °C-tik gorakoak) eta negu hotzak (tenperatura apalenak -15 °C-tik beherakoak)[3].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen[1]:

Biztanleak %
Musulmanak 7.413 62,7
Serbiarrak 3.512 29,7
Jugoslaviarrak 300 2,5
Kroaziarrak 28 0,2
Beste 575 4,9

Errolda beraren arabera udalerriak 21.199 biztanle zituen 1991n[1]:

Biztanleak %
Musulmanak 13.471 63,5
Serbiarrak 6.743 31,8
Jugoslaviarrak 319 1,5
Kroaziarrak 32 0,1
Beste 634 3,0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vixegrad Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c Bosnia Bosnia-Herzegovinako 1991ko erroldaren emaitzak
  2. Unesco.org: Mehmed Paxa Sokolovitx zubia
  3. Visegradturizam.com: Geografia