Mehmed Paxa Sokolovitx zubia
Itxura
| Mehmed Paxa Sokolovitx zubia1 | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv |
| Erreferentzia | 1260 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Ipar Amerika eta Europa |
| Koordenatuak | 43°46′56″N 19°17′16″E / 43.78222°N 19.28778°E |
| Izen ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Mehmed Paxa Sokolovitx zubia (bosnieraz: Most Mehmed-paše Sokolovića; serbieraz: Мост Мехмед-паше Соколовића; turkieraz: Sokullu Mehmet Paşa Köprüsü) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko Vixegrad herrian Drina ibaia zeharkatzen duen zubi historikoa da. Mimar Sinan arkitektoak eraiki zuen, XVI. mendearen amaieran, Mehmed Paxa Sokolovitx bisir handiaren aginduz. 11–15 m bitarteko zabalera duten 11 arku dauzka, eta beste lau arku ibaiaren ezkerraldeko sarbide-arrapalan; denetara 179,5 m luze da. Sinanen maisulanetako bat eta otomandar arkitekturaren goren aldiaren lekukoa da. 2007an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mehmed Paša Sokolović Bridge in Višegrad Whc.unesco.org