Txikipedia:Nahikari García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nahikari García

Nahikari García Pérez (Urnieta, 1997ko martxoaren 10a) gipuzkoar futbolaria da. Errealean jolasten du aurrelari bezala.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahikari betidanik izan da futbolzalea. Txikitatik aritu da Urnietako kaleetan jolasean eta 9 urte zituela Añorga KKEkra joan zen jolastera.

2014an Realak fitxatu zuen 16 urte bakarrik zituela. Urte berean debutatu zuen eta Emakumezkoen Superligan Levanteren aurka 90 minutuak jokatu zituen.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Espainiako selekzioak deitu zuen 17 urtekoekin jolastera Nahikarik 16 urte zituela. Urte berean ekainaren 28an Suitzako Eurokopan brontzezko domina irabazi zuten. 3. edo 4. gelditzeko partiduan Nahikarik gol bat sartu zuen Belgikaren aurka 0-4 irabaziz.

2014ko apirilean Munduko bigarren postua lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Costa Rican. Nahikari taldeko goleatzailea izan zen 5 golekin eta finalean Japoniaren aurka 2-0 galdu zuten.

Urte berean Eurokopako bigarren postua lortu zuen Nahikarik Selekzioarekin baina oraingoan 19 urteko kategorian. Norvegian ospatu zen txapelketa eta finalean Holandaren aurka 0-1 galdu zuten.

2015eko uztailean, Espainiako 19 urte azpiko taldearekin, berriro lortu zuen Europako bigarren postua. Finalean Suediaren aurka galdu egin zuten 3-1. Txapelketako azken fasean, Nahikarik [[gol}} bat sartu zuen.

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-2007-{{txp|2014]] [[Añorga Kultur eta Kirol Elkartea|Añorga KKE}}.

-2014-. . . Real Sociedad.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an {{txp|17]] urte azpiko europear [[Urre|urrezko}} bota (Espainiako selekzioarekin).
  • 2019an erreginaren kopa (Errealarekin).