Txikipedia:Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neguko Olimpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost eraztunak, olinpiar jokoen ikurra.
Viktor Gustaf Balck


Neguko Olinpiar Jokoak, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kudeatu eta antolatzen duen mundu mailako garrantzi handiko ekitaldia da. Lehen Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen ospatu ziren 1924. Jokoak lau urtean behin ospatzen hasi ziren, 1940ra arte. Urte horretan, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, lehiatzeari utzi egin zioten, eta 1948an berriro ospatzen hasi ziren Saint-Moritze.

Lau urtetik behin ospatzen jarraitu ziren, Udako Olinpiar Jokoekin batera, Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoak izan arte. Horrela, Lillehammerren ospatu ziren jokoetatik aurrera, Neguko eta Udako Jokoak bi urteko ezberdintasunarekin ospatzen dira. Jokatutako azken jokoak 2022ko Pekingo Jokoak izan ziren.

Negu kirolez osaturiko lehen multi-kirol ekitaldia Joko nordikoak izan ziren, 1901ean Suedian ospatu zirenak lehen aldiz, hauek  Viktor Gustaf Balck jeneralak antolatu zituen. Geroago, emakumeak lehiatzen hasi ziren, 1928. urtean.

Neguko Olinpiar Jokoetan, kirol desberdinen lehiak egiten dira: “Abiadurazko irristaketa izotzean”, “Biatloia”, “Bobsleigh”, “Curlinga”, “Eski alpino”, “Eski akrobatikoa”, “Eski jauzia”,Eski nordikoa”, “Izotz hockeya”, “Konbinatu nordikoa”, “Luge“, “Pista laburreko abiadurazko izotz irristaketa”, “Skeleton”, eta  “Snowboard”.