Txikipedia:Nintendo DS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nintendo DS mandoa.

Nintendo DS-a Nintendo konpainia japoniarrak 2004ko irailaren 20an merkatura eraman zuen bideokontsola ospetsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendoko presidenteari bururatu zitzaion bi pantailako kontsola egitea. Baina kontsola berria ez zen Game Boy Advance eta Game Cube kontsolaren hurrengoa izango. Hasieran, Nintendo D.S.-aren izena Nintendo E3 izango zen baino gero diseinu landuago bat ikusi zuten eta kontsolaren izen ofiziala Nintendo D.S. izango zela esan zuten.

2011n Nintendo 3DS modeloak ordezkatu zuen. Nintendo DS modeloa 2014. urterarte ekoitzi zen.

Salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendo DSak 154,04 milioi ale saldu zituen mundu mailan. Honek munduko bigarren kontsola salduena eta kontsola eramangarri salduena bilakatzen du. Honetaz gain 948,69 milioi joku saldu ziren kontsolan.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendo DSa 2 pantailetan banaturik dagoen kontsola bat da. Diseinu hau Game & Watch kontsolak izan zituen pantaila anitzeko jokoen antzekoa da, Donkey Kong eta Zelda kasuen bezala, hauek ere Nintendok fabrikatu zituelarik.

Azpiko pantaila behatza zein kontsolak dakarren arkatz optikoa detektatzen dituen ukipen pantaila batekin osatzen da. Pantaila honek aukera ematen die erabiltzaileei jokoaren elementuekin botoiak sakatuz baino gehiago elkarreragiteko.

Heldulekuan A, B, X, eta Y letradun lau botoi, teklatu bat eta Start, Select eta kontsola pizteko botoiak ditu. Gailuaren goialdean R eta L letradun bi botoi ditu, joko-txartelerako zulo edo kompartimendu txiki bat, arkatz optikoarentzat euskarri bat eta gailua elikatzeko kablearen sarrera daude. Behealdean Game Boy Advance joko-txartelentzako zuloa dago. Botoien diseinua Super Nintendo Entertainment System kontsolaren aginteak zituenaren antzekoa da.