Wikipedia, Entziklopedia askea

Okil Beltza (Dryocopus martius), Picidae familia osatzen duten hegaztietako bat da. Familia honen barnean Okil hegaztia aurki dezakegu eta familia honen barnean ere izen desberdineko Okilak aurkituko ditugu, hala nola: berdea, handia, txikia, ertaina, gibelnabarra eta Okil beltza.

Okil Beltzaren irudia

Zeintzuk dira okilen ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hauek euren moko luze eta mehearengatik bereizten dira, okil gehienek intsektu harrapaketatik elikatzen dira. Beraien moko luzeaz baliatzen dira euren harrapakinak ezkutatzen diren lekuak zulatu eta hauek harrapatu ahal izateko. Hegazti hauek askotan aurkitu ohi dira enborretan zuloak egiten, hauek harrapakin edo habia egiten ari diren seinale izango da. Enborretan ondo itsatsita egoteko hatzamar luze eta indartsuak dituzte.


Eta okil beltzen ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    • Hasteko, tamainari dagokionez Euskal Herrian aurki dezakegun okilik handiena da, 40-46cm inguru neurtzera iristen dira eta hegalen zabalera 70-75cm artekoak izatera iristen dira, belearen adina.
      Okilak zulatutako enborra
    • Bigarrenik, koloreei dagokienez, ia guztiz beltza da, beltza ez den zati bakarra bere buruaren goialdea da, izan ere, hau kolore gorrikoa da. Sexua bereizteko ondorengoan oinarrituko gara, emeen kasuan buruaren zatitxo bat soilik izango du kolore gorrikoa eta arrak kolore gorria mokoaren hasieraraino izango du.
    • Mokoa da bere erreminta nagusia. Bada, hau kolore horixka eta moko punta kolore beltzekoa du. Begiei dagokienez horixkak ditu.

Noiz eta Non aurkituko dugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okila otsailetik aurrera lanean hasten da, zuhaitzetako enborretan zuloak egiten. Okila gehien ikusteko aukera ibaiertzetan izango dugu, beraz hegazti hau ikusteko gerturatu ibaietara. Eurasian non kokatzen den ikusteko begiratu alboko mapa. Euskal herrian bereziki, Pirinio inguruan, Belagua hegoaldean eta Aralar, Lizarrusti, Gorbeia, Urkiola, Altube zein Izkin moduko pagadiak dauden mendi adarretan aurkitu dezakegu.

Bizilekua eta ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizileku banaketa

Udaberria iristen denean, okil beltzek, bikotea osatu ondoren, zuhaitz sendo eta handi bat aukeratzen dute, eta mokoaz zura zulatuz 20 cm diametro inguruko ganbara eraikitzen dute enborraren barnean. Ganbara honen atari eliptikoa normalean hegoalderantz begira kokatuta egoten da.

Zerez elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hau gehienbat intsektu xilofago, larba, kakalardoz, inurri eta ahabi-fruituez elikatzen da.

Okila fruituak jaten


      Entzun!





Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aihartza, Joxerra (1991/11/01). Okil beltza, zuhaitz-txikitzaile zoroa.  Zientzia.eus . Honako webgune honetatik berreskuratua: https://zientzia.eus/artikuluak/okil-beltza-zuhaitz-txikitzaile-zoroa/ Azken kontsulta data:(18/03/2020)
  • Peñas Patiño. Xosé M., Pedreira López C. eta Silva. C. (2019). Euskal Herriko hegaztien gida. 144.or. Sua edizioak.


Okilaren arrautza