Txikipedia:Olga Shishigina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Shishigina

Olga Shishigina, (Almaty, Kazajistan, 1968ko abenduaren 23a) atleta bat da. 100 m-ko hesien lasterketetan espezializatua. 2000.urtean izan zen olinpiadetako txapelduna, baina orain erretiratua dago.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olga txikia zenean, bere gurasoek atletismoko klaseetara eraman zuten, eta han hasi zen dena ikasten. Lasterketa mota pila bat ezagutu zituen, eta gogor entrenatzen hasi zen. Laster, maila internazionalera iritsi zen. Han, hainbat herrialdetako kirolarien kontra jokatu zuen. Hortik aurrera sariak irabazten hasi zen.[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Asiatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olga Shishigina 2007.urtean

Olga Shishiginaren kirol ibilbidea 1994ko Asiako Jokoetako garaipen batekin hasi zen Hiroshiman, lehenengo postuan geratu zen.

Atletismo txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995.urtean, Suitzan 2.postua irabazi zuen 100m-ko hesien lasterketan 12.8''-ko denborarekin.

Atletismoko txapelketa, estalitako pistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995.urtean, Espainian (Bartzelonan). 2.postua irabazi zuen 60m-ko hesien lasterketan, 7.92''-ko denborarekin.

Joko asiatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 Bangkok, Tailandia 1º 100 metro hesiekin (12,63 s)

Atletismoko txapelketa mundiala estalitako pistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Japonen, lehenengo postua irabazi zuen 60m-ko hesien lasterketan, 7.86''-ko denborarekin.

Joko olimpikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 Sidney, Australian 100 metroko hesien lasterketa irabazi zuen lehenengo postuarekin, 12,65''-ko denborarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Olga Shishigina» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).