Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).
Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.
Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude; honela sailka daitezke:
Arrainak dira ornodunik zaharrenak. Arrain gehienek hezurrezko eskeletoa dute; hala ere, (marrazoek eta manta-arraiek hezurrak izan beharrean kartilagoak dituzte, hezurrak baino malguagoak. Arrainetan dago gainontzeko animalien jatorria, eboluzioaren bitartez.
Ugaztunak dira ornodunik konplexuenak. Amaren esneaz elikatzen dira hasieran, amaren gorputzaren barruan garatzen dira, eta ilea izaten dute. Ugaztunek burmuin garatuagoa izaten dute; horri esker, beste animalia-talde asko baino adimentsuagoak dira.
Ornodunen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornodunek oinarrizko ezaugarri batzuk partekatzen dituzte:
- Barne-eskeletoa (endoeskeletoa ere deitzen zaio) dute, bizkarrezurrarekin, bizkarrezur-muina babesteko, eta burezurrarekin, burmuina babesteko.
- Gorputzean hiru atal bereiz daitezke: burua, enborra eta buztana (baina ornodun batzuek ez dute buztanik).
- Gorputz-adar artikulatuak dituzte: enborretik ateratzen diren hankak edo/eta hegalak (batzuek ez dute gorputz-adarrik).
- Nerbio-sistema oso garatua dute: burmuina eta bizkarrezur-muina.
- Zentzumen-organo gehienak buruan dituzte.
- Ugalketarako, arrak eta emeak daude.
Barne-anatomia eta ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi arnas-aparatu mota dituzte, beren bizimoduaren arabera: arrainek eta uretako ornodunek oro har zakatz edo brankiak dituzte; lehorreko ornodunek, berriz, birikak dituzte. Espezie batzuek, anfibioek, larruazaletik ere hartzen dute arnasa.
Digestio-aparatua askotarikoa da, elikaduraren arabera, ornodun batzuk soilik belarjaleak edo haragijaleak baitira. Baina denek digestio-hodia dute, ahoan hasi eta uzkian amaitzen dena. Beste hainbat organo gehiago ere izaten dituzte, hala nola gibela edo giltzurrunak.
Aurreko aparatuek ekarritako mantenugaiak garraiatzeko, ornodunek zirkulazio-sistema bat dute, odol-hodiz eta ponpa bultzatzaile batez (bihotza) osatua.
Arrain batzuk izan ezik, ornodunek sexu bereiziak dituzte. Sexualki ugaltzen dira, batzuk kanpoko ernalketarekin (urteko ornodunen kasuan, emeak arrautzak erruten ditu eta arrak espermaz estaltzen ditu; beste ornodun batzuk barneko ernalketaren bidez ugaltzen dira: arrak emearen barruan uzten ditu espermatozoideak. Espezie askok dimorfismo sexuala dute, hau da, emeak eta arrak ezaugarri morfologiko desberdinak dituzte.
Ornodunen sailkapena: gako dikotomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gorputzeko tenperatura erregulatzen du? |
| ||||||||||||||||||||||||