Wikipedia, Entziklopedia askea

Planaria hankarik gabeko animalia ornogabea da eta Tubellaria klasearen barruan sailkatzen da. Ur gezan (ibaietan, urmaeletan), eta leku hezeetan aurkitu ahal ditugu. Gehienetan haragijaleak izaten dira. Planaria torva, Europan ezagutzen den Planaria espezie bakarra da.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planariaren gorputza

Planariak aldebiko simetria dute, hau da, gorputza erditik mozterakoan, eskuinean geratzen den aldea eta ezkerrean geratzen dena berdinak dira; marigorringoekin gertatzen den bezala. 4 eta 15cm bitarteko luzera daukate, eta bi kolore izan ahal dituzte alboetan, grisa edo marroia, eta argiagoak dira sabelalderantz.

Planariaren gorputz-antolaketa nahiko sinplea da. Animalia honek, gorputzaren goiko aldean hainbat puntu txiki ditu, askotan, begiekin nahastu egiten direnak. Puntu hauei esker, ikusi ezin duten arren, argia antzematen dute.

Gorputzaren goiko partean bi begi dituzte. Ahoa, berriz, gorputzaren erdian daukate.

   Ba al dakizu   

Planariak erditik mozten direnean, berriz hazten dira. Prozesu honi, erregenerazioa deritzo.


      Ikusi!

   Ba al dakizu   

Planaria uretako animalia izanda ere, ez daki igeri egiten; horregatik arrastaka doa ur azpitik.




   Ba al dakizu   

Espezie ezberdinen agerpena uraren kalitatea nolakoa den adierazten du. Ibai batean bakarrik planaria aurkitzeak urak kalitate txarra daukala adierazten du.





Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planariaren ugalketa asexuala

Planariek bi motako ugalketa egin dezakete, sexuala edo asexuala.

Ohikoena ugalketa sexuala izaten da, eta honetan, planariak hermafroditak direla kontuan hartuta, hau da, gameto arrak eta emeak dituztela, bikote bat ugaltzeko behar ez dutela esan daiteke. Planaria, esperma eman eta jasotzeko gai da. Arrautzak, gorputzaren barnean hasiko dira, eta kapsulen bitartez, kanporatuak izango dira. Hauek 2-3 aste beharko dituzte ernaltzeko, hau da, planaria txikiak jaiotzeko, eta gero planaria helduak bihurtuko dira.

Bestalde, ugalketa asexualean, hau da, organo sexualak parte hartzen ez duten ugalketa motan, planariak bere buztana leku batean finkatuko du; gorputzaren beste zatiaz bananduz. Bi planaria zati hauek, falta zaien zatia birsortuko dute; bi planaria ezberdin lortuz.

Zeintzuk dira haien harrapariak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planariaren harrapariak arrainak eta ganbak dira.

Planariaren harraparia
Planariaren harraparia

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak, haragijaleak dira; hau da, planariaren tamaina nahiko txikia dela kontuan hartuz, krustazeo txikiak (adb. krillak), zizareak eta intsektuak.

Planariaren janaria (krustazeoak)
Planariaren janaria (zizareak)
Planariaren janaria (intsektuak)

Bideo interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]