Txikipedia:Ra

Wikipedia, Entziklopedia askea

RA JAINKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ra Jainkoa Antzinako Egiptoko historian garrantzi handiko jainkoa izan zen eta botere handia izan zuen. Izan ere, “Ra”, egiptoarrean eguzkia esan nahi du. Baziren eguzkia bera zela pentsatzera ailegatu ziren batzuk. Horrez gain, bizitzaren jainkoa bezala ere ezagutzen zitzaion. Bere burua birsortzeko gaitasuna zuen. Horrenbestez, hau bizitza- eta heriotza- prozesuetaz arduratzen zela esaten zen. Horregatik, belatz-burua duen eta eguzki borobil batez koroatuta dagoen gizon bat bezala irudikatu egiten da.

Zein da Ra Jainkoaren jatorria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ra Jainkoaren irudikapena

Ra-ren jatorria unibertsoaren sorrerarekin bat eman zela esaten da. Unibertsoa sortu baino lehen, NUN jainkoa-ren arabera, bakarrik iluntasuna eta ura zeuden. Horregatik, bere boterea, esfera erraldoi zein distiratsu bati esker eskuratu egin zuen eta bertatik jaio egin zela ondorioztatzen da (eguzkia).

Ra jainkoaren lehenengo irudiak, piramideen testuetan (k.a 2400- k.a 2300) aurki daitezke. Hauek, munduko erlijio-obrarik zaharrenak dira eta Saqqara-ko hilobi zein sarkofagoetan aurki daitezke. Bertan, Ra-k, erregearen arima bereganatu egiten zuen eta urrezko gabar batean, ihi eremuko paradisura eramaten zuen.

Izan ere, bere otoitza, aurreko testu hauek idatzi ziren garaitik ematen zen eta honen oinarria ahozko-tradizio baten bidez ematen zen. Jainkoaren gurtz-lekua Iunu (Heliopolis) hirian aurkitzen zen.

Nolakoa izan zen Ra Jainkoaren bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiak jarraitzen duen prozesua bezala, Ra jainkoak, egunean zehar, zerutik bere itsasontsiarekin zamalkatzen aritzen zen. Ilunabarra etortzean, aldiz, azpimundura jaisten zen.

   Ba al dakizu   
Gauero, Apofis izeneko suge erraldoi batek Ra Jainkoa erasotzen saiatzen zen, hurrengo egunean eguzkia atera ez zedin.

Honek, formaz aldatzeko boterea zeukan. Hala ere, isiltasunetik eramaten zuen. Izan ere, izendatzen zuen guztia sortzen zen. Adibidez, euria, lurra eta zerua sortu zituela esaten da. Gainera, Nilo ibaiaren sorkuntza Ra Janinkoari egokitzen zitzaion eguzkiari egiten zion otoitzagatik.

Forma eta eredu desberdinak hartzen zituenez, Ra, gizaki forma hartu eta bere burua Egiptoko lehenengo faraoitzat izendatu egin zuen. Bere agintaldia, urte askoz iraun zuen. Bere lege zein uzta eraginkorrei esker, Egiptoko biztanleria oparotasunez bete egin zuen. Esate baterako, esaten da, jendea jainko bezala hartzen zuela, berari esker janaria lortzen baitzuten. Horregatik, biztanleek faraoiarenganako etengabeko esker oneko hitzak zituzten.

Ra Jainkoaren posterra