Txikipedia:Saturno (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Saturno, antzina Erromako mitologiaren pertsonaia bat zen. Saturno nahiz eta titan (jainkoen gainean zeuden pertsonak ) bat izan, nekazaritza eta uztaren jainkoa ere izan zen, gainera, neguko solstizioaren aurreko aroko jainko nagusia zen.

Saturno

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinan, erromatarrak grezia konkistatu baino lehenago eta jainko grekoak bereganatu baino lehenago, Saturno, Kronos deitzen zen, eta nekazaritza eta uztaren jainkoa izan ordez, denboraren jainkoa zen. Jupiter, bere seme gazteena, Zeus deitzen zen, ekaitzaren jainkoa.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologiak esaten duenaren arabera, Saturnoren aita hil ondoren bere anaiaren ordez erregetza berak edukitzea lortu zuen. Saturnori titanen erregea izateko aukera eman zioten eta Saturnok onartu egin zuen. Saturnok, errege izateko, kondizio bakar bat zuen, ezin zituela umeak eduki. Umeak edukitzen bazituen, hil egin beharko zituen.

Saturno Opsekin hezkondu eta umeak eduki zituen baina Saturnori jarri zioten kondizioarengaitik, Saturnok bere umeak jan egin behar izan zituen. Hala ere, Opsek ume bat salbatzea lortu zuen,Jupiter. Jupiter hazi zenean, bere aitaren aurka borrokatu eta garaitzea lortu zuen, zerutikan botatzen.

Saturnok horduan, gerra galdu eta gero, Laziora joan eta gizaki basatien artean ordena ezarri zuen legeak jartzen.

Saturnoren semeak eta emazteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seme-alabak :

  • Juno: Jaikosa nagusia (lurreko eta zeruko andrea)
  • Jupiter: Zeus trumoiaren jainkoa (seme gaztehena).
  • Neptuno: Neptuno itsasoaren jainkoa(anai haundiena).
  • Pluton:  infra-munduaren jainkoa.
  • Zeres:   jainkoen ama
  • Vesta: Etxearen jainkoa

Emazteak:

  • Ops: lurreko eta emankortasunaren jainkosa
  • Veritas
Saturno planeta

Planetekin zerikusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinean, erromatarrak konturatu ziren izar batzuk lekuz aldatzen zirela gauero eta ez zirela bere lekuan geratzen beste izarrak bezela. Gauza  horiei planeta izena jarri zieten. Geroago planeta horiei historian agertu ziren jainkoen izenak jartzen hasi ziren, adibidez, bigarren planeta handiena Saturno deitu zuten.

Saturnalia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturnalia ospakizun bat da, saturnoren omenean egiten dena. Abenduaren 25-ean ospatzen da (Zesarrek) hiru egunez ospatzen zituen eta Kaligulak egun bat gehiago ezarri zion). Gizakien berdintasunak irudikatzen ditu. Esklaboak egun horretan libreak ziren, hitz egiteko eta edozer gauzara  jokatzeko eskubidea zuten.

Eskolak eta epaitegiak itxi egiten ziren, ezin zen gerra egin. Opariak egiten ziren eta oturuntzak antolatzen ziren.

Saturnoren tenplua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foro erromatarraren istripuan, Saturnok tenplo bat zuen, altxor publiko batekin. Altxorr hori publikoa zen, Saturnoren eran (urre era) jendeak ez zuelako krimen asko egiten, beraz,  ez zen beharrezkoa altxorra ezkutatzea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Saturno (mitología). 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).