Txikipedia:Siberia
Siberia, Asiako iparraldean kokatuta dago. Errusiako lurralde zabala da eta 12.765.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Bertan, 40 milioi pertsona inguru bizi dira. Gainera, Errusiako biztanleriaren %27 da.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siberiak, muga asko ditu, adibidez, iparraldean, Ozeano Artikoarekin du muga; ekialdean, Ozeano Bareko Bering eta Okhotskeko itsasoekin; hegoaldean, Mongoliarekin, Txinarekin eta Kazakhstanekin; eta mendebaldean, Ural mendiekin.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siberiak hiru alderdi nagusi ditu: mendebaldea (Ural mendien eta Jenisei ibaiaren ertekoa), erdialdea (Jenisei eta Lena ibaien artekoa) eta ekialdea (Lena ibaitik ekialderakoa).
Ipar-mendebaldean du gunerik garaiena (Putorana, 1701 m). Hegoaldean Baikal aintzira, munduko ur gezako lakurik sakonena, eta Mongolia zein Txinarekin mugatzen duten mendiak (Altai eta Saian) ditu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batazbesteko urteko tenperatura altuena 7º dira. Batazbesteko tenperatura, 2,4º. Batazbesteko prezipitazioa, 442mm dira. Eta batazbesteko tenperatura baxuenak, -2,3º dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1587an, Tobolsk eraiki zuten Obiren adarra den Irtyx ibaian. 1628an Krasnoiarsk eraiki zuten, Jenisei ibaiaren aldemenean; 1652an, Irkutsk, Baikal aintziraren inguruetan; eta 1649an, Okhotsk, izen bereko itsasoaren ondoan.