Wikipedia, Entziklopedia askea
Suge berde-hori

Suge berde-horia (Hierophis viridiflavus) Espainia iparraldean, Frantzian (iparraldean izan ezik), Luxenburgo ekialdean, Suitza hegoaldean eta Eslovenia eta Kroaziako zati batean hedaturik dagoen suge bat da. Hegoaldetik Sizilia eta Maltaraino irits daiteke, baita Mediterraneoko hainbat irlatara ere (Korsika eta Sardinia).

Euskal Herrian ere aurki daiteke, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan) gehienbat, baina baita Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko hainbat lekutan ere.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge honek 150cm-ko luzera dauka batez beste, baino batzuk 200cm-ra irits daitezke. Buru txikia eta ondo definitua du, ezkata leunak, begi-nini bertikalak eta begi irtenak.

Izenak esaten duen bezala, atal horiak eta berdeak ditu. Atzealdea hori-berdexka du, pigmentu beltz edo berde ilunez goibelduta. Sabelaldea hori-berdexka du, puntu ilun txikiekin. Ipar-ekialdeko sugeak zeharo beltzak dira; gazteak gris oliba kolorekoak dira eta marrazki bereizgarri bat dute buruan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean ugaztun txikiak jaten dituzte: sugandilak, suge txikiak, muskerrak, txori txikiak...

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrekoa da batik bat, baina zuhaitzetan eta harkaitzetan gora egiteko abilezia du. Normalean habitat idorretan egoten da, baso idor eta eguzkitsuetan, baso irekietan eta harrizko hormetan.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez daude desagertzeko zorian. Lasai bizi dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obiparoak dira, eta maiatzaren azkenetan edo ekainaren hasieran izaten dute araldia izaten dute. Emeak 5-15 arrautza erruten ditu.