Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taenia saginata
   Ba al dakizu   

- Herrialde arabiarretan txerri haragia kontsumitzea debekatua dagoenez, teniak sorturiko gaixotasun maila oso baxua da.

- Tenien luzera, normalean, 5 metro ingurukoa da. Hala ere, 1991ko irailaren 5ean Sally Mae Wallacen hestetik 11 metroko luzera zuen tenia atera zuten.

-Tenia gorputzetik ateratzeko metodoetako bat esnetan esertzea da.

Taenia animalia ornogabea da, zizare laua zehazki, eta parasito ohiko bat da. Izan ere ezaguna da gizakiengan eragiten duen gaixotasun parasitarioarengatik. Gaixotasun hauek bi motatakoak izan daitezke: euren fase helduan sortutakoa edo larba garaian sortutakoa.

"Teniasia" izena duen prozesua, tenia fase helduan dagoenean eta hesteen barnean bizi denean (ostalaria denean) gertatzen da. Zistizerkosia edo zenurosia gaixotasunak berriz, larbak sortzen dituzte eta larba hauek ehunetan edo barne-organoetan aurkitzen direnean gertatzen da.

Erreinua: Animalia

Ordena:Cyclophyllidea

Filuma: Platyhelminthes

Familia:Taeniidae

Klasea: Cestoda

Generoa:Taenia

Nola ugaltzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teniak organismo hermafroditikoak dira, beraz haietako bakoitzak organo sexual maskulinoa eta femeninoak dituzte. Hori dela eta, beraien artean ugaltzeko bietako batek organo sexual maskulinoa erabiltzen du eta besteak berriz femeninoa.

Izaki hauek arrautzak jartzen dituzte eta horiek izaten dira ondoren, gizakiak, janari edo edari kontaminatuetatik hartzen ditugunak. Zenbait teniaren arrautzak irensten badituzu, hesteetatik kanpo bidaia dezakete eta Zistizerkosia sor ditzakete gorputzeko ehun eta organoetan.

Nolakoa da tenia?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heldua denean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenia heldua

Helduen forman, zizare lau guztiak bezala, zabaleran berdindutako "zizareak" dira, hau da, zinta baten forma dute. Bere luzera aldatu egiten da, espezieen arabera, 50 cm-tik hasita 15m-tara arte iritsi daiteke. Horretaz gain, bere taldeko beste kide batzuek bezala, finkapen organo bereizgarriak dituzte, xurgagailuak izenekoak, lau guztira.


Tenia larbak

Tarteko fasean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitarteko forma, gaztetxo edo larba izenez ere ezaguna den garaian teniak arrautz luze baten antza dauka eta oso txikiak dira.

Zerez elikatzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenia baten burua (xurgagailua).

Teniak ez dute digestio-aparaturik eta horregatik gizakiaren edota beste animalia baten hesteetan finkatzen dira. Modu honetara, teniak digeritutako nutrienteen bidez elikatzen dira buruan duten aho moduko xurgagailuari esker.

Nola jakin dezakegu tenia gorputzean daukadala?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenia gorputzean baldin badago, hainbat sintoma ezberdin azaleratzen dira:

  1. Botagura.
  2. Ahultasuna.
  3. Goserik ez edukitzea.
  4. Kaka arina.
  5. Zorabioak.

Nola akabatu daiteke teniarekin?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenia edo bakartia eta haren arrautzak ezabatzeko, parasitoen aurkako farmakoak erabiltzen dira. Esaterako, hain ohikoa den heste-teniasiaren tratamendua nahiko erraza da; Praziquantel izeneko parasitoen aurkako farmako batekin tratatu ohi da.