Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekuatore Guineako bandera.
Ekuatore Guinearen kokapena.

EKUATORE GUINEA afrikako herrialde txiki bat da.

Geografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika erdialdean dago; mendebaldean itsasoa du, iparraldean Nigeria, ekialdean Kamerun, eta hegoaldean Gabon, Sao Tome eta Printziperekin muga egiten du. Hiriburua Malabo da, 28.051 km² ditu. Hizkuntza nagusiak gaztelera, frantsesa eta portugesa dira; hizkuntza horietaz gain, fangera, bubiera, annobonera, igboera eta ingeles pidgina ere erabiltzen dira.

Erliebea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuaren barne aldean, mendiak daude, hala ere, nahiko zelai zabalak ditu eta basoz beteta dago. Mibine ibaiak lurraldearen %60 hartzen du. Uharte nagusia Bioko da, lurraldearen iparrean. Sumendi jatorriko uhartea da, menditsua eta baso asko ditu.

Flora eta fauna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareriari dagokionez zuhaitz tropikalezko basoak daude; okemea, afrikar intxaurondoa, kaoba zuhaitzak, etb. aurki ditzakegu. Animaliei dagokionez, gorila, txinpatzea, lehoinabarra eta elefantea ikus ditzakegu, baita baihauak ere. Hau Ekuatore Guineako animalia berezi bat da.


Historia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekuatore Guineako lurraldeetara lehen iritsi ziren europearrak portuguesak izan ziren 1471ean. Urte hartan, Indiarako bidea bilatzen ari zen Fernando Polo portugaldarrak, Bioko uhartea Europako mapatan jarri zuen. Ekuatore Guinea portugaldarren esku egon zen 1778ko martxora arte, Espainiari utzi zion arte. Ekuatore Guineak independentzia 1968an lortu zuen. Lehenengo hamaika urteetan estatu independente bezala diktadura basati baten menpe egon zen. 1979ko abuztuaren 3an estatu kolpe baten bidez Macíasen erregimen diktatoriala amaitu eta erregimen militarra hasi zen; gero, Teodoro Obiang Nguema Mbasogok, gaur egungo errepublikako presidenteak, erregimen demokratikoa ezarri zuen arte.