Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ugatz (hegaztia)

Austrian 2007an ugatz bati egindako argazkia

Ugatza (zientzia-izenez, Gypaetus barbatus) hegazti harrapari bat da, sai edo putreen antzekoa, Europa, Afrika iparraldeko eta Asiako mendietan bizi dena. Putreak bezala, sarraskijalea da, baina badu berezitasun jakin bat: hildako animalien hezur-muina jaten du. Hezurrak apurtu eta barruko muina jan ahal izateko, hezurrak zeru gainetik lurrera erortzen uzten ditu.

Ugatz (hegaztia)
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
HabitatIpar Asia, Ipar Afrika eta Europako Mendiak
Masa224g jaiotzean

4,913 kg arra

6,175kg emea
Zabalera2,261m
Errute denbora50-55 egun

Ugatza oso hegazti handia da, 3 metroko hego-zabalera izan dezake eta 7 kg pisatzera ailega daiteke. Hego luze eta zorrotzak izaten ditu eta erronbo itxurako isatsa du. Bi ezaugarri horiek poliki eta maniobratzeko gaitasun handiz hegan egiten laguntzen diote.

Handitu ahala, lumen kolorea aldatzen joaten zaio. Ugatz gazteek luma oso ilunak izaten dituzte, baina pixkanaka argitzen joaten zaizkie, azkenean helduaroko lumak izan arte: bizkarraldeak eta hegoek arbel kolorea hartzen dute, buruko lumak zuri bilakatzen dira eta beheko zatiak zuri-gorriak.

Moko estua eta oso gogorra du. Begi oso bereizgarria dauka, iris horia eta esklerotika gorria duena.

Emeek gorputz eta moko handiagoak dituzte.

Zer jaten du?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugatza hezur-muinez eta haragiz elikatzen da. Hezurra hegaztiaren elikaduraren 3/4 inguru izaten da, beste laurdena animalia txiki zein ertainek (ardiak, sarrioak...) osatzen dute.

Hezurrak handiegiak badira, hezurrak hartu eta malda handiko zona harritsuetara botatzen dituzte, apur daitezen.

      Ikusi!


Ikusi zoologiko batean gordetako ugatza animalia bateko hezurra apurtzen

Egunean 300-500 gramo inguru jaten dute.

Hegazti hau Iparraldeko Asian, Ipar Afrikan eta Europan aurkitzen da. Azken urteetan animalia honen populazioa jaisten ari da. Europan bereziki, eta leku gutxitan aurki daiteke gaur egun. Euskal Herrian ere bizi dira ale batzuk, Iparraldean, Nafarroako ekialdean eta Gipuzkoako Aralarren.

Hegazti hau mendian aurkitu daitezke, batez ere haitz-labarretan. Leku horiek habiak eraikitzeko leku oso onak dira, eta ezaugarri egokia duten leku gutxi daudenez, espezie honen hedakuntza asko mugatzen du.

Ugatzaren banaketa geografikoaren mapa. Gorriz agertzen dira ugatza desagertu den eremuak

Habitata eta bizimodua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugatza mendiari lotuta dago, eta bertako ekosistema ugaritan ikus daiteke. Baina, elikatzeko duen moduari dagokionez, ungulatuak, hau da, zaldiak eta behiak ugari diren landa zabalak nahiago ditu, betiere haitz-labarrak gertu badaude. Izan ere, higadurak sortutako erlaitz eta arrakaletan eraikitzen ditu habiak.

Habiak jartzeko baldintza horiek asko mugatzen dute ugatzaren hedapena. Hala ere, oso eremu zabalak miatzen dituen espeziea da, elikatzeko animalien bila.

Nola ugaltzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   
Ugatz hegaztiak askotan bere arrautzak harritara botatzen ditu apurtzeko. Eta hortaz gain batzuetan bere arrautzak jan egiten ditu.

Ugatzak ugaltzeko zailtasunak izaten dituzte, bikoteak edo hirukoteak (bi ar eta eme bat) sortzetik lehen errunaldirako urteak behar baititu. Gainera, arrautzak neguan erruten dituzte, gehienez bi, eta bietatik batek bakarrik bizirauten du normalean. Inkubazioak 50 egun inguru irauten ditu.

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugatzak ez du harrapari berezirik; hala ere, bizi den haitz-labarretan lehia handia gertatzen da hegaztien artean habiak eraikitzeko garaian. Horregatik, ugatzak beste ingurune batzuetara ere mugitzen dira eta, batzuetan, beste harrapari batzuen habiak hartzen dituzte, arrano beltzenak kasu.


Gehiago jakiteko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.argia.eus/albistea/ugatza-hedatzen-ari-da-euskal-herrian