Wikipedia, Entziklopedia askea

Ur-ipurtats

   Ba al dakizu   

Parvorious izeneko virus bat (amerikar bisoia transmititzen duena) europar bisoiaren bizitza arriskuan jarzen duela gaur egun.

Ur-ipurtatsa edo europar bisoia animalia ugaztuna da, haragijalea eta Mustelidae familiakoa. Harenganako interes handia dago eta ondorioz, haien poblaziaoren murrizketa oso gogorra izan ohi da azken urteetan. Joan den mendearen erdialdera arte, Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen. Gaur egun, animalia hau galtzeko arrisku larrian dago. Haren populazio bideragarri bakarrak iberiar penintsularen iparraldean eta Frantzia hegoaldean daude. Horren errudun nagusitzat haren habitata suntsitzea eta amerikar bisoia sartzea jotzen dira.

Nolakoa da Europar bisoia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore marroi iluna duen mustelidoa. Orban zuri bana du ahoaren goialdean eta behealdean. Ile motza, gorputz luzanga eta hanka motzak ditu.

Europar bisoia

Zer nolako ezaugarriak ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erreinua: Animalia
  • Pisua: 0,5-1 kilo artean.
  • Luzera: 45-60 cm (buztana barne).
  • Klasea: Ugaztuna
  • Ordena: Haragijalea
  • Familia: Mustelidae
  • Bizi Itxaropena: 7-10 urte
  • Haurdunaldia: 40-43 egun
  • Distribuzioa: Iberiar penintsularen iparraldea, Frantziaren hegoaldea, Errusia eta Errumania

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur ondoko lekuetan bizi dira; hala nola, ibaiak, zingirak, padurak, kosta zonaldeak, kanalak, eta abar. Estatu mailan, ibaien erdialdean eta behe mailetan aurkitu ahal ditugu. Ur-ingurune garbiak duten ibaietan (hortaz, ibaia garbia dagolaren indikatzaileak izan daitezke), korronte gutxikoak eta ur epela dutenak. Horrez gain ere, landare asko egotea ere funtsezkoa da, hau da, basoa egotea.

Nola bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakartia eta gautarra da; ilunabarrean jarduten du gehien. Eguneko jarduera handiagoa dute emeek arrek baino. Arren eguneko jarduera apurra atseden-lekuen bueltan ematen da, sastraka artean.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragijalea da. Igeri egiten du eta urpean ibili daiteke ere. Ibaiertzean ibiltzen diren ornodun txiki eta krustazeoen bila doa. Arrainak, ugaztun txikiak eta hegaztiak batez ere jaten ditu. Anfibio, narrasti eta intsektuekin osatzen du bere dieta.

Europar bisoia bere gordelekuan

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaila eta apirila artean araldian sartzen dira. Emeek 40-43 eguneko kumaldia izaten dute eta maiatzean edo ekainean kumeak jaiotzen dira. 2 eta 7 kume artean izaten dituzte, itsu eta ilerik gabe. Hauek, gordelekuan egoten dira 30 egun inguru eta heldutasuna 3 hilabetekin lortzen dute.

Zer egoeratan dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar bisoiaren distribuzioa historian zehar

Garai batean Erdialdeko Europa osoan banatzen zen Ural mendietaraino, Europako iparraldetik Mediterraneoraino eta Itsaso Beltzeraino. Ordutik, 20 herrialde baino gehiagotan desagertu da, eta arrisku larrian jarraitzen du. Gaur egun, Errusian, Frantzian eta Errumanian aurki daiteke, baina bisoi-populazio handiena Ebro ibaiaren goi partean dago, Araba, Nafarroa, Burgos eta Errioxa artean. Horren errudun nagusiak hauek dira: haren habitata suntsitzea eta amerikar bisoiaren espezie inbaditzaileren sarrera.




Informazio gehiago nahi duzu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://zientzia.eus/artikuluak/bisoi-europarra-salburuan-bueltan/

http://lifelutreolaspain.com/sites/default/files/recursos-didacticos/ficha_vison_europeo_mustela_lutreola_formacion.pdf

http://www.vertebradosibericos.org/mamiferos/muslut.html

https://www.wwf.es/nuestro_trabajo_/especies_y_habitats/vison_europeo_/