Txikipedia:Zezenketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zezenketa zezenak toreatuz egindako tauromakia ikuskizuna da. Zezen plazan egiten da eta milaka pertsonak joaten dira ikustera.

Zezenketa

Zezenketatarako lekuari zezen-plaza deritzo. Euskal Herrian banaka batzuk daude: Bilbon, Baionan, Iruñean, Gasteizen, Donostian, Azpeitian, Tolosan zein Enkarterrin, besteak beste.

Zezenen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezenaren gorputza sendoa da, ile laburrez estalia, eta adarrak ditu bereiztuak. Zezenek (arrek) eta behiek (emeek) osatzen dute behi-azienda. Zezenen kasuan, 1.000 kilogramo baino gehiago pisatu eta metro eta erdi arte neur dezakete.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztunen familiakoa da. Lehen “Bos primigenius” espezientzat hartzen zen, baina duela gutxi beste espezie batentzat hartu dute.

Zelaia

Zenbat bizi da zezen bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali hau zelaian bizitzean 15-16 urte bizi ahal izango ditu.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lastoz, belarrez, ezkurrez, landareez eta pentsuz elikatzen dira.  Eta egunean 1.5 Kg potoltzen dira. Oro har, behi-aziendak pisuaren % 7-10 behar duela kalkulatzen da.

Non bizi dira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere habitat naturala zelaia da, eremu irekia,  non elikatzen da, zezenek zelaiaren barruan bakarrak dira, hau da, bakarrrik behiekin bizi da. Beste zezenekin ez diote jartzen, beste zezenekin ez borrokatzeko.

Zergatik zezena suharra da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezena

Belarjale guztiek bezala, borroka-zezenak instintiboki badaki egunero begira egon daitezkeen harrapariak dituela.

Zezenaren bitxakeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezenei, mugimendua asko molestatzen zaie, eta mugimendua detektaztean, arrapatzera doaz ziztu bizian. Gainera, txuri eta beltzean ikusten dutela esaten da. Zezenak aurreko hankak motzagoak ditu atzekoak baino, horregatik, gora erosoago eta azkarrago korrika egiten dute behera baino. “Raton” deitutako zezena, historiako zezen arriskutsuena izan da.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zezenketa. 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. Zezen suhar. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).