Txikipedia:Zortziko handi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zortziko handia edo lau puntuko handia bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Bertsolariek gehien baliatzen dituzten neurriak Zortziko handia edo zortziko txikia dira.[1]

Zortziko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko handi Iparraldean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi ditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala elkartzen dira.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U-me e-der bat i-ku-si nu-en // Do-nos-ti-a-ko ka-le-an

1...2..3...4...5./..6.7..8..9..10 //  1....2...-3..4..5..6..7...8

Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Ume eder bat ikusi nuen .........(10)

Donostiako kalean, ................. (8a)

hitz erditxo bat hari esan gabe (10)

nola pasatu parean? ............... (8a)

Gorputza zuen liraina eta ........(10)

oinak zebiltzan aidean .............(8a)

Politagorik ez det ikusi ............(10)

nere  aurrean ................(8a)

Doinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, doinu asko baitago neurri horretan, 393 gutxienez, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Andre Madalen andre Madalen - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ari naizela ari naizela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  4. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ume eder bat ikusi nuen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zazpiak oihal batetik - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zikiro beltza ona duk baina I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  7. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zorion etxe hontako denoi - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).