Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumalakarra

Zumalakarra (Frangula alnus) Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia da, 3 eta 6 metro artean eta ingurune oso hezeetan hazten da. Adar meheak izaten ditu eta nahiko modu horizontal edo etzanean kokatuta ditu. Hostoak 7 zentimetrorainokoak izan daitezke, borobil luzexka formakoak eta berdeak edo horixkak. Hasieran gorriak diren eta gero belzten diren pelotatxo formako fruituak ematen ditu. Zuhaitz hostoerorkorra da, hosto sinple eta elipse formakoak ditu, hari edo nerbio okerrekin.

NON AURKI DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hariztien, pinudien, ameztien zein altzadien inguruetan eta ibaietatik hurbil hazten dira normalean, argiztatutako eremuetan, hala nola soilguneetan. Zuhaitz hau, lur hezeetan aurki liteke, baina baita lehor edo karetsuetan ere (kareharri ugari dagoen lurra);  oihanpeko soilguneetan, baso-mugetan, belardietan, mendietan… Europa osoan zehar aurki dezakegu, iparraldeko muturrean eta mediterraneoan izan ezik.

ZE GARAITAN LORATZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apiriletik abuztura bitartean loratzen da. Adabegietan irteten zaizkie lore zuriak taldeka edo multzoka; ondoren, lore horietatik irteten dira fruituak.

NOLAKOAK DIRA BERE FRUITUAK?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumalakarraren hostoak, lorea eta fruitua

Zumalakarraren fruitua oso pozoitsua da, baita bere azal freskoa ere. Hala ere, orkatzek oso gustuko dute zuhaitz hau euren adajea enborraren kontra arraspatzeko edo enborra zuritzeko hozka eginez.

ZE EZAUGARRI BEREZI DITU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau etxeko sendabide gisa erabili izan ohi da laxante moduan, landarea ahoz irensten da efektua izateko.

SAILKAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua Plantae
Ordena Rosales
Familia Rhamnaceae
Generoa Frangula (en)
Espeziea Frangula alnus

NONDIK DATOR ZUMALAKAR HITZA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumalakar hitza etimologikoki aztertzen badugu, hau da, hitzaren beraren jatorria aztertzen badugu, esan dezakegu bi azpi izenetan banatzen dela, "Zuma" eta "Lakar". Zumea sahats zuhaixka esateko beste modu bat da, sinonimo bat, hain zuzen ere. Beraz, zumalakarra sahats landare lakar edo latza izango litzateke. Modu honetan suma dezakegu sahats landarearekin izan dezakeen lotura.

Zumalakarraren adarra

Zuhaixka honen izena abizen bat ere bada Euskal Herrian, besteak beste, hain ezaguna den Zumalakarregi militar Ormaiztegiarra aipa dezakegu. Zumalakarregi hitzak berak, Zumalakarrak dauden lekua edo gunea esan nahi du.