Txillardegi etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txillardegi etxea Antigua auzoko plano batean (1900).


Txillardegi etxea Gipuzkoako Donostiako Antigua auzoan zegoen. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendeko hasieran Antiguako erdi-erdian zegoen etxerik ederrena zen Txillardegi etxea. Antigua auzo modernoan 2019an plaza nagusia dagoen tokian bertan zegoen aspaldiko Txillardegi etxea (Gaskonia plaza edo Txillardegi plaza ere deitua).[1]

Josu Tellabideren arabera, Txillardegi toponimoaren aipamenik zaharrena 1719. urtekoa da. Urte hartan Berwick-eko dukeak Donostia setiatu eta suntsitu zuen eta egin zituen kalteen ebaluazioaren zerrendan agertzen da Txillardegi. Lauko Aliantzaren Gerrak (1717–1720) eragin zuzena izan zuen Euskal Herrian. Berwickeko dukearen armadako gerlariak Lapurdin eta Nafarroa Beherean izan ziren finkatuta. Herritarrei gehiegikeriak eragin zizkieten, eta protestak ozen adierazi zituzten.[2] 1719ko apirilean Berwickeko duke frantsesak Lapurditik Bidasoa gurutzatu zuen 20.000ko armada baten buru, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba okupatu zituen.

Frantziako militarra zen Berwickeko Dukeak aipatu zuen lehenengoz Txillardegi izena 1719an.

1935eko planoetan Txillardegi etxea oraindik agertzen zen, baina 1946koan ez da agertzen.[3]

Jose Luis Alvarez Enparantzak Txillardegi ezizena hartu zuen 1952ean. Inguruan jaio zen eta.

1952. urte inguruan Jose Luis Alvarez Enparantza ingeniari eta hizkuntzalariak etxearen izena hartu zuen ezizentzat, inguruan jaio eta bizi baitzen txikitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Txillardegiri omenaldia» Irutxuloko Hitza 2019-01-07 . Noiz kontsultatua: 2019-01-13 .
  2. (Ingelesez)  Veyrin, Philippe (2011) The Basques of Lapurdi, Zuberoa, and Lower Navarre; Their History and Their Traditions Center for Basque Studies; University of Nevada 211 or. ISBN 978-1-877802-99-7 .
  3.   Tellabide, Josu (2018) «Antiguako Txillardegi, historia luzeko etxea» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-29 .