Txillardegi-Hausnartu sariak
| Txillardegi-Hausnartu sariak | |
|---|---|
| Saritutakoa | soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak |
| Babeslea | EHU, Soziolinguistika Klusterra |
| Kokalekua | Donostia |
| Herrialdea | |
| Lehen sari banaketa | 2008 |
| Webgune ofiziala | Txillardegi-Hausnartu sariak |
Txillardegi-Hausnartu saria Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak bultzatzeko.
Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
2008an sortu zen saria eta 2019ko edizioan Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa elkarlanean antolatzen hasi zirenetik, Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuen deialdiak. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omendu nahi dute, besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.[1]
Sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru sari ematen dira urtero. Hauek izan dira urte bakoitzean 1. saria irabazi dutenak:[2]
| Urtea | Sariduna | Lanaren izenburua |
|---|---|---|
| 2025[3] | Ainhoa Delgado Iriondo | "Zuk, zergatik ez? Hizkuntza-hautua finantza-entitateen zerbitzu digitaletan"[4] |
| 2024[5] | Arrate Illaro | "Giza baliabideen kudeaketa euskararen normalizazioaren sektorean: talentua atxikitzea eta pertsonen motibazioari eustea (faktoreak, indarguneak eta erronkak)." |
| 2023[6] | Eneko Barberena | "Multinazionalen hizkuntza politika egokirako hainbat gako." |
| 2022[7] | Xan Aire | "Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan." |
| 2021[8] | Sandra Prieto eta Izaro Arruti | "Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena." |
| 2020[9] | Eneko Gorri | "Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa." |
| 2019[1] | Miguel Galicia Lambarri | “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” |
| 2018 | Izaskun Kuartango | “Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan” |
| 2017 | Urko Ikardo | “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” |
| 2016 | Mario Zapata | “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan.” |
| 2015 | Xabier Aizpurua | “Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia.” |
| 2014 | Miren Artetxe | “Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza-erabileran.” |
| 2013 | Haritz Goikoetxea | “Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako.” |
| 2012 | Iñigo Fernandez Ostolaza | “Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan. Euskararen kasua EAEn.” |
| 2011 | Paula Kasares | “Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik” |
| 2010 | Luis Aspiazu | “Gazteak, musika eta euskara” |
| 2009 | Dabid Añaut | “Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo.” |
| 2008 | Fermin Lazkano | “Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat.” |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2019. XII. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2021-09-29).
- ↑ «Txillardegi-Hausnartu Sarituen zerrenda» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2021-10-08).
- ↑ «2025» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2026-01-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2026-01-18). ««Euskara eskuragarri dago? Bai. Lehen pantailan? Ez»» Berria (kontsulta data: 2026-01-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2024-11-26). «Arrate Illarok irabazi du Txillardegi-Hausnartu saria» Berria (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2023 XVI. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2022 XV. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2021 XIV. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra 2020-11-24 (kontsulta data: 2021-09-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txillardegi
- Txillardegi etxea
- Txillardegi (murala)
- Txillardegi Plaza (Donostia)
- Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena
- Txillardegi Liburutegia (bertsoa)