Txillardegi (murala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txillardegi (murala)
Txillardegi murala 01.jpg
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Deskribapena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′51″N 2°00′10″W / 43.31407°N 2.00289°W / 43.31407; -2.0028943°18′51″N 2°00′10″W / 43.31407°N 2.00289°W / 43.31407; -2.00289

Txillardegi murala 2018an Txillardegiren omenez Donostiako Gaskoina plazan (Txillardegi plazan) jarri zen horma-irudia da.[1]

Ibon Sarasola hizketan Txillardegiren muralaren inaugurazioan Donostiako Gaskuña plazan.

Horma-irudian azaltzen den "Euskaldunon aberria euskara da" leloa Txillardegirena da, eta Sabino Aranaren esaldiaren ("Euskadi euskaldunon aberria da") parafrasia da.[2]

Mikel Herrero artista izan zen irudiaren egilea, Donostiako Antigua auzoan Imanol Larzabalen omenez ere beste horma-irudi bat egina zuena.[3]

2018ko urtarrilaren 14an inauguratu zen horma-irudia, Txillardegiren heriotzaren 6. urteurrenean. Bertan parte hartu zuten Ibon Sarasola euskaltzainak, Joxe Manuel Odriozola soziolinguistak, eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Euskara batua sortzeko Txillardegik egin zuen lan erraldoia aitortu zuten.

« Egundoko lana egin zuen; euskaldungoaren historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogu. Hori baino gehiago ezin da esan. Euskararen historian gauza bat baldin badago fundamentala, beste gauza guztiak baino axola gehiago duena, estandarra sortu izana da: euskara batua. Aitzindaria eta egilea Txillardegi izan zen. Koldo Mitxelenak egin zuen Txillardegiren proposamena onartu, iruzkin batzuk egin, eta biribildu. Baina oinarria Txillardegirena da, eta ez dago hori baino gauza inportanteagorik »

—Ibon Sarasola


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erostarbe Leunda, Gorka. (2018-01-13). «Ofiziala da iristen ez den aitortza» berria.eus (Berria) (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  2. Txillardegi - Wikiquote. (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  3. Txillardegiren omenezko horma irudia, Antiguan. Berria TB (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]