Josu Tellabide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Tellabide
Josu Tellabide 12 46 17 528000.jpeg
Bizitza
Jaiotza Donostia1943  (75/76 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak etnologoa
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Aranzadi Zientzia Elkartea

Josu Tellabide Azkolain (Donostia, 1943) Donostiako Ibaeta aldeko Lugaritz auzokoa da, Teresatxo izeneko etxean jaioa, aurretik Luixiaenea deiturikoan. Bizimodu guztia egin izan du auzoan bertan. Etnologoa da lanbidez. Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide ere bada. Idazlea eta ikerlaria, toponimia bilketa egin ditu, baita ondare historiko-artistiko eta etnografikoaren berreskuratze eta katalogatze lan garrantzitsuak ere.[1] Donostiako hedabide desberdinetan idatzi du, batez ere euskaraz. Ekologismo munduan ere murgildu da, bereziki Gipuzkoan eraikitzen ari den erraustegiaren aurka. Urtetan Donostia Bizirik elkartearen presidentea izan zen.

Donostiako Antigua auzoko plaza nagusiari (Gaskonia plaza) Txillardegi plaza deitzeko eskatu du, dagoen tokian aspaldian Txillardegi etxea zegoen eta.[2]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 101 bazter Donostiako, Asier Agirresarobe Azkuerekin batera. Alberdania, Bertako Saila, 2007. ISBN-10: 8498680034.
  • Usurbilgo baserriak eta baserritarrak Usurbil : Noaua Kultur Elkartea, 2004. ISBN 84-609-3238-9
  • Donostiako toponimi erregistroa: gaurkoa, historikoa, geografikoa, deskribatzailea: ekarpen etnografiko, mitologiko eta herrikoiez osatua. Registro toponímico donostiarra : actual, histórico, geográfico, descriptivo: completado con aportaciones etnográficas, mitológicas y popular. Donostia: Dr. Camino Institutua, 1995. ISBN 84-7173-255-6.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/josu-tellabide-azkolain/
  2.   «Txillardegiri omenaldia» Irutxuloko Hitza 2019-01-07 . Noiz kontsultatua: 2019-01-13 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josu Tellabide Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]