Txina-Latinoamerika harremanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txina-Latinoamerika harremanak

Txinako Herri Errepublika
Txantiloi:Herrialde info Latinoamerika

Txina-Latinoamerika harremanak Txina eta Latinoamerikaren arteko harremanak dira. Gaur egun arte, batez ere harreman ekonomikoak egon dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarkada hasieran, Txinaren presentzia Latinoamerikan oso urria zen; gaur, berriz, AEBen ondoren kontinenteko bigarren merkataritza bazkidea da. 1997an, Panamako kanaletik igarotzeko lehen baimena eskuratu zuen, eta, 2000n, Munduko Merkataritza Merkatuan indartu egin zituen esportazioak[1].

2004an, Hu Jintao presidenteak zenbait bidaia ofizial egin zituen Latinomerikan: Argentina, Brasil, Txile eta Kubara. Bidaia hori harreman ekonomiko handiagoen hasiera izan zen, izan ere, 2005etik 2013ra Txinaren eta Latinoamerikaren arteko merkataritza harremanak %27 hazi ziren urtero. Horregatik, gaur egun, bi lurraldeen arteko merkataritza tratua 250.000 milioi dolarrera iristen da[1].

Ekonomia harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak bultzatuta, 2011ko abenduan Celac Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Elkargoa sortu zen eta 2015 hasieran, Celac eta Txinaren arteko lehen foroa egin zuten Pekinen, bi lurraldeen elkarlana bultzatzeko[1].

Merkataritza harremanarekiko mesfidantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinaren helburuek AEBen ezinegona sortu due. AEBek alde handia ateratzen dio Txinari harreman ekonomikoetan baina Txinak hamarkada batean harremanak 20 aldiz handitu dituen bitartean AEBek hirukoiztu egin ditu[1].

Txinaren presentzia gero eta handiagoak mesfidantza sortzen du Latinoamerikan ere, Txinarekiko herrialde batzuek duten menpekotasuna gero eta handiagoa delako[1].

Txinaren helburu ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinari Latinoamerikako baliabide naturalak eta lehengai energetikoak nahi ditu: Argentinako soja eta haragia, Txileko eta Peruko kobre eta mineralak, Ekuador eta Venezuelako petrolio eta meategiak, eta Brasilgo burdina. Txinara bidalitakoen %75 lehengaiak izan dira, eta bestea industria arloko produktuak[1].

Txinaren inbertsioak herrialdez herrialde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinak Latinoamerikako hainbat herrialdetan egin ditu inbertsioak[2].

  • Nikaragua. Panamako kanala eraikitzen ari da HKND Hong Kongen egoitza duen enpresa. 50.000 milioi dolarreko akordioa izenpetu zuen Nikaraguako Gobernuarekin. Kanala eraiki eta ustiatzeko 100 urteko baimena du Txinak.
  • Ekuador. Ekuadorrek duen petrolio erreserben %20 duen Yasuni natur parkeari Txin-Tao-Yuan izen txinatarra jarri diot eta Txinak petrolio findegi batean 10.000 milioi dolar inbertitzeko asmoa du. Bestalde, kapital txinatarreko Ecuacorriente enpresak 1.300 milioi dolar inbertituko ditu.
  • Venezuela. Orinokon petrolio proiektu batean 28.000 milioi dolar inbertituko ditu Txinak. Bestalde, Txinako CITIC enpresak 700 milioi dolar inbertituko ditu urre meategia ustiatzeko.
  • Peru. Meatzaritzan inbertitu du Txinak batez ere.
  • Argentina. Nekazaritzan, tren azpiegituren eta energian inbertitzen ari da Txina.

Txinaren eragina Latinomerikako ekonomian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinak Latinoamerikako industrializazioa baldintzatzen ari da; Txinaren inbertsioak bere interes estrategikoetara mugatzen dira (energia, meatzeak eta merkantzia garraioa) eta bere produkzio kostu merkeek kalte handia egin diote garapen teknologiko urriko Latinoamerikako industriari. Mexikori eta Brasili eragiten dio honek batez ere[1].

Txina finantzaile nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina finantzatzaile nagusi bihurtu da, Nazioarteko Diru Funtsaren edo Munduko Bankuaren aurretik. Horren adibide Ekuador eta Venezuela dira[1].

Txinaren bermeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako presidenteak 23.000 milioi dolarreko mailegua sinatu zuen Txinarekin eta Ekuadorko presidenteak, berriz, 5.300 milioi euroko inbertsio plan bat izenpetu zuen, Galapago uharteak berme gisa jarriz zor hori ordaintzeko gai ez balitz. Horregatik, protestak hazten ari dira[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txina-Latinoamerika harremanak

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i Joxerra Senar, «Dragoia atzeko atetik sartu da», Berria, 2015-01-15
  2. «INBERTSIOAK. HERRIZ HERRI», Berria, 2015-01-15