Txinatar aza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinatar aza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica rapa
Azpiespeziea Brassica rapa subsp. chinensis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbok choi (en) Itzuli eta Chinese cabbage (en) Itzuli

Txinatar aza (Brassica rapa subsp. chinensis) Brassicaceae familiako landare belarkara da, hau da, ortuetan lantzen diren belar itxurako barazkia. Nahiz eta aza hitza izan, berez arbi (Brassica rapa) azpiespezie bat da. Txinan du jatorria eta oso erabilia da txinatar sukaldaritzan eta Asiakoan oro har. Euskal Herrian eta Europan ere hasi da erabiltzen eta ekoizten azken urteetan. Hosto-mami zuri handiak, hosto berde zabalak eta pella handiak dituzte,[1] zerbaren itxurakoak. Beste izen batzuk ere baditu: Pak Choi, Paksoi edo Bok Choy.

Zaporea eta erabilera sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko azaren antzerako zaporea du, baina, askoz suabeagoa da.[1] Txikoriaren, arbiaren eta azaren zaporeak gogorarazten du. Sukaldean, txikiturik, gordinik (gaztea denean bereziki), gutxi egosita, entsaladan eta gratinaturik jan daitezke. Wokean, soja saltsarekin eta anakardoekin ere oso ondo geratzen dira.[2][3][4] Beste azen modura, zuntz, ur eta bitaminatan oso aberatsa da, kaloria gutxi dauka, asegarria da eta aldi berean liraina eta digeritzeko erraza.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pekinensis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aza txinatarra pekinensis (Pe tsai)

Hosto berde eta luzeak, peziolo zuriak. Ipar Txinan kultibatzen denez, Pe (iparra) tsai (landarea) du izena. 50-60 cm-ko altuera izatera iristen da.[1]

Chinensis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Linnaeusek landare hauek Brassica chinensis barnean sailkatu zituen. Landare hauek ez dira burubiltzen, hosto leun eta ilun berde dira (zerba baten antzekoak). Beste barietatea baino txikiagoa izaten da, ez da 40 cm-ra iristen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Aza asiarra» baratzeparkea.ekogunea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  2. «Asiako azak, gure baratze eta platerentzat aproposak | Karabeleko» www.karabeleko.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  3. (Gaztelaniaz) Fuchs, Liliana. (2017-02-13). Pak choi, la col asiática que parece una acelga: cómo usarla en la cocina. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Pak Choi - Juan Mari Arzak» hogarmania.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]