Edukira joan

Txinatar medikuntza tradizionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akupunturaren meridianoak erakusten dituen antzinako txinatar irudia.

Txinatar medikuntza tradizionala edo Txinako medikuntza tradizionala (TMT) medikuntza tradizionalaren estilo bat da, Txinan bi mila urte baino gehiagoz garatu dena, eta Txinako sendabelarrak, akupuntura, tui na masajeak, qigong ariketa eta dieta uztartzen dituena. Berriki Mendebaldeko medikuntza modernoaren zenbait ikuspegi integratzen hasi da testuinguru batzuetan. Medikuntza mota hori Txinaren eragin-esparruan oso erabilia da eta historia luzea du, eta azken urteetan munduko beste eskualde batzuetan hedatu da.[1][2][3]

Txinako medikuntza tradizionalari buruz PubMed-en argitaratutako artikulu baten arabera, Txinako medikuntza tradizionaleko ezagutzak erabiltzen zituzten ospitaleen kopurua 3.015era igo zen 2013an.[4] Halaber, 2020an berriro egindako ikerketek erakutsi zuten Txinako biztanleen %41ek TMT zerbitzuak erabiltzen dituztela. Hala ere, ikerketa horiek ere adierazi zuten 2004-2016 aldian medikuntza tradizionalak aurrera egin zuela, TMT zerbitzuen %60ko erreferentzia nagusirantz hurbiltzeraino, baina oraindik ez zela nagusitu TMTko ospitaleetan.[5]

Ikuspegi tradizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko medikuntza ez bezala, ekialdeko TMT gorputza osotasun integratutzat hartuz azaltzen saiatzen da, anatomia, biokimika eta fisiologia bereizi gabe. Sistema filosofiko bat da, funtsezko lau zutabetan eta haien arteko oreka-egoeran oinarritua:[3]

  • Xi (bizi-energia)
  • Yin eta Yang (aurkako indarren eta indar osagarrien dualtasuna)
  • Meridianoak (Xik zirkulatzen duen kanalak)
  • Funtzio "energetikoak" eta fisikoak dituzten organoak

Txinatar medikuntza tradizional hau xi bizi-energia orekatuan oinarritzen da, xi-a blokeatuta, ahulduta edo trabatuta dagoenean, gaixotasuna agertzen da. Oinarrizko kontzeptuetako bat da gorputzaren xi bizi energia. Energia horrek meridiano deitutako kanaletatik zirkulatzen du eta gorputzeko organo eta funtzioak lotzen ditu. Txinatar medikuntza tradizionalean gorputzari eta gaixotasunari buruz erabiltzen diren kontzeptuek bere jatorri zaharra adierazten dute eta prozesu dinamikoetan jartzen dute arreta, egitura materialak bigarren mailan utzita. Energia hau, xi bixi energia, gorputzeko planoetan mugitzen da eta oreka espirituala, emozionala, mentala eta fisikoa zuzentzen ditu. TMTean badaukagu ere elkarren kontrako eragiten dioten bi indarrek: yin, energia negatiboak, eta yang, energia positiboak. Bi energiak aldi berean existitzen dira eta elkar eraldatzen dute:[3]

  • Yin: hotza, atsedena, hezetasuna, iluntasuna.
  • Yang: beroa, jarduera, kanpoaldea, argia, mugimendua.

TMTk dio gaixotasuna xi honen fluxua aldatzen denean sortzen dela, yin eta yangen arteko desoreka sortzen delako. TMTk ez du bilatzen kausa espezifiko bat, sintomen bidez gaixotasun bat bezala, baizik eta gainerako alterazioak eragingo dituen jatorrizko desoreka-eredu bat antzematen saiatzen dira TMT praktikatzen duten medikuek. [6][7]

Horretarako, pultsua neurtzen dute, mingaina, azala eta begiak aztertzen dituzte eta jateko eta lo egiteko ohiturei kasu egiten diete, besteak beste. [8][9][3]

Beraz, Europan antzina erabiltzen zen humorismoa edo humoreen teoria dakar gogora. Txinatar medikuntza tradizionalean, osasuna entitate bakoitzaren eta kanpoko munduaren arteko elkarrekintza harmoniatsua da, eta gaixotasuna, harmonia falta. [9]

Terapia nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasuna sortzen ari den jatorrizko desoreka aurkituta, harmonia berreskuratzen saiatzen da TMT.

Akupuntura teknika, emakume haurdunetan

Akupuntura gorputz-puntu jakin batzuetan orratz finak txertatzean oinarritzen den teknika zaharra da. Puntu hauek, kanal energetikoen ibilbiden zehar kokatutak daude, puntu akupunturalak. Puntu hauek txertatuz, oreka berreskuratzen da, funtzioak erregulatuz. TMTaren arabera, teknika hauen onarpen handia, besteak beste, emaitza ikasgaiei esker da. [2][7]

Medikuntza txinatarra dagokionari, PubMed-en argitaratutako hainbat artikuluen arabera, akupuntura praktika segurutzat hartzen da haurdunaldian fetuarentzat, ondo egiten bada.[10][11]Horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik, teknika desegokiarekin eginez gero, konplikazioak sor daitezkelako, "The safety of acupuncture during pregnancy: a systematic review" artikuluaren arabera, "Acupuncture during pregnancy appears to be associated with few AEs when correctly applied", hau da, "Badirudi akupuntura haurdunaldian bigarren mailako ondorio gutxirekin lotzen dela behar bezala aplikatzen denean". [10]

Fetuaren segurtasunez gain, haurudnaldiako eragozpenak (gerrialdeko minak, goragaleak eta gorakoak, beteak beste) murrizteko teknika eraginkorra dela frogatu da.[12][13]

Sendabelarrak desorekibrio fisiologikoak tratatzeko erabiltzean oinarritzen da. Horretarako, lehen aipatutako bildumak erabiltzen dituzte medikuek, gaixotasunen sintomak arintzeko: Fitoterapia.[1][7]

Tui Na, edo tuina, TMTaren adar bat da, masajea terapia gisa erabiltzen duena. Ming dinastiaren aurretik, Anmo deitzen zen, eta Anma masaje japoniarraren edo gaur egungo xiatsuaren aurrekoa ere izan zen, Txinako leku askotan termino honen erabilera murriztu ez den arren. [7]

Aurikuloterapia

Aurikuloterapia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurikuloterapiak proposatzen du pabiloi aurikularrak giza gorputzaren "mikrosistema" bat direla, et, beraz, pabiloiko hainbat puntu organo espezifikoei dagozkiela. Horren arabera, puntu horien estimulazioak osasunean eragin onuragarriak izan ditzakeela proposatzen da. Hainbat kasutan erabili izan da, hala nola min kronikoa, apetituaren kontrola, insomnioa, tabakoa erretzeari laguntzeko edo antsietatea. [7][14]

Kupping teknika

Kupping delakoa, hau da, bentosa bidez egiten den tratamendua, hainbat tradizio medikotan agertzen da, Antzinako Egipton, Grezia klasikoan eta Txinako Medikuntza Tradizionalean. Jatorri zaharreko praktika da, eta haren erabilera milaka urtez dokumentatu da medikuntzaren historian.

Kupping-aren bidez odol fluxua estimulatzen da. Horretarako, hainbat tamaina, material eta ezaugarritako bentosak erabiltzen dira, hutsa sortuz eta larruazala jasoz. Hutsa beroaren bidez (metodo tardizionala), hurrupatze-ponpen bidez (modernoagoa) edo silikonako bentosekin sor daiteke. Larruazalean hustune hori sortzean, Txinako Medikuntza Tradizionalak xi-aren oreka berreskuratzen dela baiestatzen du, odol-gelidaldia ezabatuz eta meridianoen blokeoa murriztuz. Horren arabera, giharretako minak, kontrakturak eta min kronikoak, jasatzen eta murrizten laguntzen duela proposatzen da, besteak beste.[7][15]

Moxibustioa
Moxibustioa

Moxibustioa, akupunturarekin batera, TMTaren praktika zaharrenetakoa da.[16] Moxibustioa moxa izeneko material trinko eta lehorra erretzean datzan teknika da; moxa hau normalean Artemisia vulgaris landareaz osatuta egoten da, eta gorputzari beroa aplikatzeko erabiltzen da. Beroa larruazaletik hurbil aplikatu daiteke, kontako zuzenik gabe (teknika ohikoena), larruazala zuzenean ukituz, edo akupuntura orratz berotuen bidez (zeharkaro moxibustioa). TMTaren arabera, erreketa horrek xi-aren fluxua estimulatzen du, meridianoak berotu eta desblokeatuz, eta horrela odolaren eta energiaren zirkulazioa hobetuz. Muskulo eskeletoko minetan, nekea eta digestio arazoetan erabili izan da, besteak beste.[7][17]

Ikuspegi zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, ikerketa zientifikoek ez dute xiaren, meridianoen eta akupuntura puntuen inguruko frogarik aurkitu. Txinatar medikuntza tradizionalaren teoria eta praktika ez daude ezagutza zientifikoan oinarrituta, eta desadostasunak gerta daitezke medikuntza mota hori praktikatzen duten medikuen artean diagnostikoen eta tratamenduen inguruan. Txinatar sendabelarren eraginkortasuna oraindik ez da asko ikertu eta froga gutxi ditu. [18][19]

Zenbait kasutan kezkak sortu dira, landare, animalia atal eta mineralen toxikotasunaren inguruan.[20] Horren inguruko beste kezka bat arriskuan dauden espezieen legez kanpoko merkataritzarena da, esaterako tigreen eta errinozeroen kasuan. Ikerketa farmakologikoak egin dira sendabelar tradizional horietatik botika berriak sortzeko, baina oraindik arrakasta gutxi lortu da.

Akupuntura, bai haurdun dauden emakumeentzat, bai haurdun ez diren pertsonentzat, orokorrean, praktika eraginkor eta segurutzat jotzen da, behar bezala aplikatzen denean. [10][11][12] [21] Hala ere, eraginkortasunari dagokionez, ondorio etat emaitza desberdinak zein kontraesankorrak aurkitu ditzakegu PubMed-en. Beraz, akupunturaren onura terapeutikoak, ikuspegi zientikiko hutsetik, ez daude oraindik argi.[22][23]

Egindako ikereketa zientifikoen arabera, fitoterapia akupuntura baino arriskutsuagoa izan daiteke haurdun dauden emakumeentzat. Izan ere, sendabelar "naturalen" erabileran oinarritzen denez, kaltegabeak direla pentsarazten duelako. Hala ere, osagai aktiboek bigarren mailako ondorio kaltegarriak eragin ditzakete. Batez ere, medikuren gainbegiraketarik gabe.[24]

Teratologia Elkartearen arabera, akatsa izango litzateke fitoterapia enbrioi edo fetuarentzat segura dela pentsatzea: "Landare-erauzketen osagai aktiboak sendagai araztuen antzekoak dira, eta efektu kaltegarri larriak eragiteko potentzial bera dute. [...] Obstetriziek emakumeei aholkatu beharko liekete fetuak belar-botiken arriskupean ez jartzeko." [24]

Oro har, ikerketek erakutsi dute fitoterapia modu paraleloan erabiltzeak, hau da, medikuari jakinarazi gabe, terapien artean interferentziak sor ditzakeela, botiken eta landareetako osagai aktiboen arteko interakzioengatik.[25] Dena dela, testuinguru klinikoan, bigarren mailako ondorioak saihesteko, fitoterapia eta tratamendu konbentzionalak koordinatzea gomendatzen dute medikuek: "T2DM CAS duten pazienteen tratamenduan, CHMrekin (Chinese Herbal Medicine) konbinatuta, WMk bakarrik baino abantaila gehiago izan ditzakeela ikusi dugu", "Txinako medikuntza herbalak MCI pazienteen funtzio kognitiboa hobetzeko esku-hartze eraginkor gisa du potentziala", "Ahoko CHMaren eta donepezilaren erabilera konkurrentea donepezil hutsa baino eraginkorragoa dela dirudi MCIren funtzio kognitiboa hobetzeko". Horregatik, ikerketek terapien erabilera bateratua aztertzen dute, osagai aktiboen arteko sinergia lortzeko asmoarekin. [26][27][28][29]

Aurikuloterapiari buruz egindako ikerketak mugatuak badira ere, batzuek aurikuloterapiaren eraginkortasunaren inguruko emaitza baikorrak iradoki dituzte. Hala ere, ebidentzia sendoagoa behar da ondorio argiak ateratzeko.[30][31][32][33]

Kuppinga azaltzeko asmoarekin egin diren ikerketek ez dute emaitz argirik argitaratu. [34]Izan ere, ez dago ebidentzia zientifiko sendo nahikoirk kupping-aren eraginkortasuna terapeutikoa baieztatzeko, plazebo efektua bezalako faktoreak kontuan hartuta:

"Berrikuspen honek kupping-aren mekanismo posible batzuk identifikatu zituen, bere efektu ezberdinak azaltzen dituzten teoria batzuetan oinarrituta. Teoria bakar batek ere ezin du azaldu bere efektu-espektro osoa. [...] Oinarrizko ikerketa zientifiko berritzaileak ere behar dira kupping-ari buruz eztabaidatutako teoriak egiaztatzeko teoria berriak asmatzearekin batera."[35]

Ez dago moxibustioari buruzko ikerketa nahikorik, emaitzak esanguratsuak dituztenik, onura terapeutikoak baieztatzeko.

Shennong pertsonaia mitologikoa da. Txinatar tradizioaren arabera, belar-medikuntzaren "aita" mitologikoa da.

Medikuntza tradizional txinatarraren testu zaharrenetako bat tradizionalki Shennong izeneko batek egina dela esaten da, eta K.a. I. mendea eta K.o. I. mendea bitartean osatu zen, Han dinastiaren amaierako garaian. Bere lanean, 365 sendagaiak jasotzen dira. Shennongi ehunka sendabelar eta substantzia toxiko identifikatzea egozten zaio, Txinako medikuntza tradizionalaren eta nekazaritzaren garapenerako funtsezkoa izan zena. Hala ere, idazki hau ez da legezko dokumentu bat, baizik eta lehenengo testu mediko ezagunenetako bat.

Ustez, munduko farmakopea ofizial zaharrena Tang materia medikoa da. Txinerazko izena Xinxiu Bencao da, eta K.o. 659. urtekoa da. Tang dinastiako gobernuak hainbat sendagileren lana koordinatu zuen, lehenengo farmakopea ofiziala sortzeko. Medikuen lanerako, Xinxiu Bencao delakoak 844 inguru substantzia estandarizatu zituen, haien ezaugarriak, dosia, osaera eta erabilera terapeutikoa jasota.[2][3]

Materia medikoaren bilduma edo Bencao Gangmu Li Shizhenek (1518-1593) osatu zuen. Liburua 53 alez osatuta dago, eta 1.892 substantzia sendagarriri buruzko xehetasunak biltzen ditu (Txinako Medikuntza Tradizionala, TMT), 1.100 ilustrazio eta 11.000 errezeta barne. Gainera, 1.094 landareren itxura, ezaugarriak, zaporeak, eta elaborazioa azaltzen dira, bai eta gaixotasunen tratamenduan substantzia horiek dituzten erabilera terapeutikoak ere.

Materia medikoaren bilduma, Li Shizhenek (1518-1593) Txinako Ming dinastian idatzitako farmazia-testua. Edizio hau 1593an argitaratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Bensky, Dan et al. (2004). Chinese Herbal Medicine: Materia Medica. .
  2. 1 2 3 Kaptchuk, Ted. (1983). The Web That Has No Weaver. .
  3. 1 2 3 4 5 Maciocia, Giovanni. (1989). The Foundations of Chinese Medicine. .
  4. Wang, Liang; Suo, Sizhuo; Li, Jian; Hu, Yuanjia; Li, Peng; Wang, Yitao; Hu, Hao. (2017-01-01). «An investigation Into Traditional Chinese Medicine Hospitals in China: Development Trend and Medical Service Innovation» International Journal of Health Policy and Management 6 (1): 19–25.  doi:10.15171/ijhpm.2016.72. ISSN 2322-5939. PMID 28005539. PMC 5193503. (kontsulta data: 2026-03-30).
  5. Shi, Xuefeng; Zhu, Dawei; Nicholas, Stephen; Hong, Baolin; Man, Xiaowei; He, Ping. (2020). «Is Traditional Chinese Medicine "Mainstream" in China? Trends in Traditional Chinese Medicine Health Resources and Their Utilization in Traditional Chinese Medicine Hospitals from 2004 to 2016» Evidence-Based Complementary and Alternative Medicine: eCAM 2020: 9313491.  doi:10.1155/2020/9313491. ISSN 1741-427X. PMID 32595750. PMC 7281804. (kontsulta data: 2026-03-30).
  6. Unschuld, Paul. (2003-04-08). Huang Di Nei Jing Su WenNature, Knowledge, Imagery in an Ancient Chinese Medical Text. University of California Press ISBN 978-0-520-23322-5. (kontsulta data: 2026-04-01).
  7. 1 2 3 4 5 6 7 Yanchi, Liu. (1995). The Essential Book of Traditional Chinese Medicine. Columbia University Press.
  8. «Wayback Machine» iris.who.int (kontsulta data: 2026-03-30).
  9. 1 2 «Wholism In Chinese Terms» Philosophical Foundations of Classical Chinese Medicine: 273–300. 2017  doi:10.5040/9781978736580.ch-010. (kontsulta data: 2026-03-30).
  10. 1 2 3 Park, Jimin; Sohn, Youngjoo; White, Adrian R.; Lee, Hyangsook. (2014-06). «The safety of acupuncture during pregnancy: a systematic review» Acupuncture in Medicine: Journal of the British Medical Acupuncture Society 32 (3): 257–266.  doi:10.1136/acupmed-2013-010480. ISSN 1759-9873. PMID 24554789. PMC 4112450. (kontsulta data: 2026-04-01).
  11. 1 2 (Gaztelaniaz) Verástegui, Cristina. (2015-01-01). «La seguridad de la acupuntura obstétrica: los puntos prohibidos revaluados» Revista Internacional de Acupuntura 10 (1): 28–32.  doi:10.1016/j.acu.2016.02.001. ISSN 1887-8369. (kontsulta data: 2026-04-01).
  12. 1 2 «Retraction: Acupuncture for low back and/or pelvic pain during pregnancy: a systematic review and meta-analysis of randomised controlled trials» BMJ open 14 (6): e056878ret. 2024-06-11  doi:10.1136/bmjopen-2021-056878ret. ISSN 2044-6055. PMID 38862225. PMC 11340244. (kontsulta data: 2026-04-01).
  13. Li, Rong; Chen, Liping; Ren, Yulan; Huang, Jinzhu; Xu, Yuqi; Lin, Xiaoding; Zhen, Runchen. (2023-08). «Efficacy and safety of acupuncture for pregnancy-related low back pain: A systematic review and meta-analysis» Heliyon 9 (8): e18439.  doi:10.1016/j.heliyon.2023.e18439. ISSN 2405-8440. PMID 37593601. PMC 10427988. (kontsulta data: 2026-04-01).
  14. Soliman, N.; Frank, B. L.. (1999-08). «Auricular acupuncture and auricular medicine» Physical Medicine and Rehabilitation Clinics of North America 10 (3): 547–554, viii. ISSN 1047-9651. PMID 10516975. (kontsulta data: 2026-04-01).
  15. Sina, Reddog E.; Bokhari, Abdullah A.. (2026). «Cupping Therapy» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 30855841. (kontsulta data: 2026-04-01).
  16. Lu, Guizhen; Needham, Joseph. (2012). Celestial Lancets: A History and Rationale of Acupuncture and Moxa. Taylor and Francis ISBN 978-0-7007-1458-2. (kontsulta data: 2026-04-01).
  17. Deng, Hongyong; Shen, Xueyong. (2013). «The mechanism of moxibustion: ancient theory and modern research» Evidence-Based Complementary and Alternative Medicine: eCAM 2013: 379291.  doi:10.1155/2013/379291. ISSN 1741-427X. PMID 24159344. PMC 3789413. (kontsulta data: 2026-04-01).
  18. López-Delgado, David; Cuenca-Barrales, Carlos; Ruiz-Villaverde, Ricardo. (2018-11). «[Traditional Chinesse medicine on skin»] Atencion Primaria 50 (9): 560–561.  doi:10.1016/j.aprim.2018.01.005. ISSN 1578-1275. PMID 30245206. PMC 6836880. (kontsulta data: 2026-03-30).
  19. Ng, Yvonne Y.; Tan, Koon Yaw; Zhao, Yun; Seow-En, Isaac; Chok, Aik Yong; Chuang, Julia; Loy, Megan S.; Tan, Emile K.. (2024-10-01). «Efficacy of Traditional Acupuncture Compared to Biofeedback Therapy in Fecal Incontinence: A Randomized Controlled Trial» Diseases of the Colon and Rectum 67 (10): 1313–1321.  doi:10.1097/DCR.0000000000003357. ISSN 1530-0358. PMID 38954475. (kontsulta data: 2026-03-30).
  20. Tejedor-García, Noelia; García-Pastor, Coral; Benito-Martínez, Selma; de Lucio-Cazaña, Francisco Javier. (2018). «[Information quality and health risks in Spanish-language retail websites for Chinese herbal medicine»] Gaceta Sanitaria 32 (1): 54–60.  doi:10.1016/j.gaceta.2016.12.018. ISSN 1578-1283. PMID 28318753. (kontsulta data: 2026-03-30).
  21. Qin, Chu; Ma, Huan; Ni, Haojie; Wang, Minyan; Shi, Yun; Mandizadza, Oscar Onayi; Li, Lihong; Ji, Conghua. (2024-11-09). «Efficacy and safety of acupuncture for pain relief: a systematic review and meta-analysis» Supportive Care in Cancer: Official Journal of the Multinational Association of Supportive Care in Cancer 32 (12): 780.  doi:10.1007/s00520-024-08971-9. ISSN 1433-7339. PMID 39520569. (kontsulta data: 2026-04-01).
  22. Allen, Jennifer; Mak, Selene S.; Begashaw, Meron; Larkin, Jody; Miake-Lye, Isomi; Beroes-Severin, Jessica; Olson, Juli; Shekelle, Paul G.. (2022-11-01). «Use of Acupuncture for Adult Health Conditions, 2013 to 2021: A Systematic Review» JAMA network open 5 (11): e2243665.  doi:10.1001/jamanetworkopen.2022.43665. ISSN 2574-3805. PMID 36416820. PMC 9685495. (kontsulta data: 2026-04-01).
  23. Vickers, Andrew J.; Vertosick, Emily A.; Lewith, George; MacPherson, Hugh; Foster, Nadine E.; Sherman, Karen J.; Irnich, Dominik; Witt, Claudia M. et al.. (2018-05). «Acupuncture for Chronic Pain: Update of an Individual Patient Data Meta-Analysis» The Journal of Pain 19 (5): 455–474.  doi:10.1016/j.jpain.2017.11.005. ISSN 1528-8447. PMID 29198932. PMC 5927830. (kontsulta data: 2026-04-01).
  24. 1 2 Marcus, Donald M.; Snodgrass, Wayne R.. (2005-05). «Do no harm: avoidance of herbal medicines during pregnancy» Obstetrics and Gynecology 105 (5 Pt 1): 1119–1122.  doi:10.1097/01.AOG.0000158858.79134.ea. ISSN 0029-7844. PMID 15863553. (kontsulta data: 2026-04-01).
  25. Govindaraghavan, Suresh; Sucher, Nikolaus J.. (2015-11). «Quality assessment of medicinal herbs and their extracts: Criteria and prerequisites for consistent safety and efficacy of herbal medicines» Epilepsy & Behavior: E&B 52 (Pt B): 363–371.  doi:10.1016/j.yebeh.2015.03.004. ISSN 1525-5069. PMID 25899015. (kontsulta data: 2026-04-01).
  26. Zhang, Zehua; Leng, Yulin; Chen, Zhengtao; Fu, Xiaoxu; Liang, Qingzhi; Peng, Xi; Xie, Hongyan; Gao, Hong et al.. (2023). «The efficacy and safety of Chinese herbal medicine as an add-on therapy for type 2 diabetes mellitus patients with carotid atherosclerosis: An updated meta-analysis of 27 randomized controlled trials» Frontiers in Pharmacology 14: 1091718.  doi:10.3389/fphar.2023.1091718. ISSN 1663-9812. PMID 37033624. PMC 10076753. (kontsulta data: 2026-04-01).
  27. Liu, Lingling; Zhang, Claire Shuiqing; Zhang, Anthony Lin; Cai, Yefeng; Xue, Charlie Changli. (2024). «The efficacy and safety of Chinese herbal medicine for mild cognitive impairment: a systematic review and meta-analysis of randomized placebo-controlled trials» Frontiers in Pharmacology 15: 1341074.  doi:10.3389/fphar.2024.1341074. ISSN 1663-9812. PMID 38425647. PMC 10902497. (kontsulta data: 2026-04-01).
  28. Liu, Lingling; Zhang, Claire Shuiqing; Zhang, Anthony Lin; Cai, Yefeng; Xue, Charlie Changli. (2024-12). «Oral Chinese herbal medicine combined with donepezil for mild cognitive impairment: A systematic review and meta-analysis» Journal of the American Geriatrics Society 72 (12): 3890–3902.  doi:10.1111/jgs.19125. ISSN 1532-5415. PMID 39134455. PMC 11637298. (kontsulta data: 2026-04-01).
  29. Tan, Ying; Wang, Heping; Xu, Bowen; Zhang, Xiaoxiao; Zhu, Guanghui; Ge, Yuansha; Lu, Taicheng; Gao, Ruike et al.. (2022). «Chinese herbal medicine combined with oxaliplatin-based chemotherapy for advanced gastric cancer: A systematic review and meta-analysis of contributions of specific medicinal materials to tumor response» Frontiers in Pharmacology 13: 977708.  doi:10.3389/fphar.2022.977708. ISSN 1663-9812. PMID 36091754. PMC 9453215. (kontsulta data: 2026-04-01).
  30. Vieira, Andreia; Reis, Ana Mafalda; Matos, Luís Carlos; Machado, Jorge; Moreira, António. (2018-11). «Does auriculotherapy have therapeutic effectiveness? An overview of systematic reviews» Complementary Therapies in Clinical Practice 33: 61–70.  doi:10.1016/j.ctcp.2018.08.005. ISSN 1873-6947. PMID 30396628. (kontsulta data: 2026-04-01).
  31. Elliott, Trish; Merlano Gomez, Maria; Morris, Deborah; Wilson, Candy; Pilitsis, Julie G.. (2024-04). «A scoping review of mechanisms of auricular acupuncture for treatment of pain» Postgraduate Medicine 136 (3): 255–265.  doi:10.1080/00325481.2024.2333232. ISSN 1941-9260. PMID 38501597. (kontsulta data: 2026-04-01).
  32. Corrêa, Hérica Pinheiro; Moura, Caroline de Castro; Azevedo, Cissa; Bernardes, Mariana Ferreira Vaz Gontijo; Mata, Luciana Regina Ferreira Pereira da; Chianca, Tânia Couto Machado. (2020). «Effects of auriculotherapy on stress, anxiety and depression in adults and older adults: a systematic review» Revista Da Escola De Enfermagem Da U S P 54: e03626.  doi:10.1590/S1980-220X2019006703626. ISSN 1980-220X. PMID 33111737. (kontsulta data: 2026-04-01).
  33. Alimi, David; Rubino, Carole; Pichard-Léandri, Evelyne; Fermand-Brulé, Sabine; Dubreuil-Lemaire, Marie-Laure; Hill, Catherine. (2003-11-15). «Analgesic effect of auricular acupuncture for cancer pain: a randomized, blinded, controlled trial» Journal of Clinical Oncology: Official Journal of the American Society of Clinical Oncology 21 (22): 4120–4126.  doi:10.1200/JCO.2003.09.011. ISSN 0732-183X. PMID 14615440. (kontsulta data: 2026-04-01).
  34. Mohamed, Ayman A.; Zhang, Xueyan; Jan, Yih-Kuen. (2023). «Evidence-based and adverse-effects analyses of cupping therapy in musculoskeletal and sports rehabilitation: A systematic and evidence-based review» Journal of Back and Musculoskeletal Rehabilitation 36 (1): 3–19.  doi:10.3233/BMR-210242. ISSN 1878-6324. PMID 35848010. (kontsulta data: 2026-04-01).
  35. Al-Bedah, Abdullah M. N.; Elsubai, Ibrahim S.; Qureshi, Naseem Akhtar; Aboushanab, Tamer Shaban; Ali, Gazzaffi I. M.; El-Olemy, Ahmed Tawfik; Khalil, Asim A. H.; Khalil, Mohamed K. M. et al.. (2019-04). «The medical perspective of cupping therapy: Effects and mechanisms of action» Journal of Traditional and Complementary Medicine 9 (2): 90–97.  doi:10.1016/j.jtcme.2018.03.003. ISSN 2225-4110. PMID 30963043. PMC 6435947. (kontsulta data: 2026-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]