Txingote-komedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco de Rojas Zorrillaren Entre bobos anda el juego, generoaren adibideetako bat.

Txingote-komedia[1] azpigenero dramatiko bat da, kapa eta ezpatako komediaren bilakaera izan zena.

Espainiako Urrezko Mendeko komediaren lau genero nagusietako bat zen: gainerakoak kapa eta ezpatako komedia, zeinekin batzuetan nahastu egiten dena, karaktere-komedia eta endredozko komedia direlarik.[2]

Denborarekin, generoa karaktere-komedia neoklasiko bihurtu zen, sortu ez bazuten behintzat (Urrezko Mendeko espainiarren txingote-komediak, beti erdiko pertsonaia barregarri baten ingurukoak, asko gustatzen zitzaizkien klasizista frantsesei, eta asko imitatu eta bateratu zituzten). Bereizi behar da, hala ere, txingote-komediak ez direla arketipo psikologiko unibertsalak, frantsesak bezala, baizik eta pertsonaia barregarriak, inguruabar historiko-sozial jakin batzuen ondorio direnak.[3] Aurrerago, trauskil probintzianoa gorteko barre-algararen biktima izan da, eta zentzu horretan, XX. mendera arte genero dramatikoan etengabeko pertsonaia izan da, Paco Martínez Soriak La ciudad no es para mí filmean antzeztutako pertsonaia bezala, zeinaren gidoia Fernando Lázaro Carreterrek idatzi baitzuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. (Gaztelaniaz) Serralta, Frédéric. (1988). El enredo y la comedia: deslinde preliminar. in: Criticón nº 42 CVC., 125-137 or..
  3. Olga Fernández Fernández, La comedia de figurón de los siglos XVII y XVIII

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.