Karaktere-komedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand-Ménil aktorea 1790 aldean, Molièreren L'Avareren protagonista antzezten.

Karaktere-komedia edo karakterezko komedia[1] azpigenero dramatiko komiko bat da. Barre-algara eragiten duen ezaugarri psikologiko edo moralen bat gehiegikeriaz menderatzen duen pertsonaiaren batean oinarritzen da, "normalak" diren beste guztien aldean.[2]

Pertsonaia nagusiak mania bat du, ezaugarri bat, obsesio bat, beste pertsonaiei kontrajartzen diena. Akats berezi hori salatu egiten da; gizarte-ingurune batean barik pertsonaia batean ardaztutako komedia den heinean, ohitura-komediaren aurka egiten du.

Komedia genero honetan Plauto erromatarra (Aulularia, Miles gloriosus), Juan Ruiz de Alarcón mexikarra (La verdad sospechosa), Guillén de Castro (El narciso en su opinión) eta Agustín Moreto (El lindo don Diego) espainiarrak eta Molière frantsesa (L'Avare, Le Misanthrope, Tartufo...) nabarmendu ziren. Ez da nahastu behar Espainiako barrokoaren txingote-komedia delakoarekin, karaktere-komedian pertsonaia unibertsala delako, baina txingote-komedia barregarri utzitako pertsonaia pintoreskismo erregionalekoa izan daiteke (kapare asturiarra, adibidez), nahiz eta ezaugarri komunak izan.

Oro har, ezaugarri psikologiko edo moral baten gehiegikeria satiraren bidez akats moral edo sozialen bat kritikatzeko interesaren ondorio da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Manuel Gómez García, Diccionario Akal de Teatro, Madrid: Akal, 1998, 188. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.