Txintxurrumearko arroila

Koordenatuak: 42°50′00″N 1°21′59″W / 42.83345387°N 1.36650581°W / 42.83345387; -1.36650581
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txintxurrumearko arroila
Datu orokorrak
Garaiera535 m
Prominentzia287 m
Motaarroila
Luzera1,5 km
Azalera0,6 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′00″N 1°21′59″W / 42.83345387°N 1.36650581°W / 42.83345387; -1.36650581
MendikateaOtsako mendilerroa
Labiako mendilerroa
KokapenaPirinioaurrea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Txintxurrumear[1] Nafarroa Garaiko Pirinioaurreko arroila da, Urrobi ibaiak zeharkatutakoa, Nagore eta Orbaitz herrien artean dagoena. 1,50 kilometroko luzera eta 0,60 kilometro koadroko azalera ditu. Zatirik sakonenetan, 287 metroko aldea dago ibaiaren mailaren (gaur egun Itoizko urtegiaren pean) eta gailurrik altuenen artean; azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Zaziain eta ezkerraldeko Txintxurrenea mendiak.

Natura 2000 sarekoa da, natura erreserba gisa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldea babesteko eta erabiltzeko eskualdeetako hirigintza-arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak erreserba natural izendatu zuen. Bere perimetroaren barruan kareharrizko labar ugari daude, sai arre kolonia bat eta beste espezie harkaiztar batzuk dituztenak.

Arroila txiki bat da, Urrobi ibaiak osatua, Pirinio aurreko mendilerro bat zeharkatzean, eta agerian uzten du antiklinal baten egitura. Erreserbaren kanpoko mugak amildegi harritsuen kanpoko ertzek markatzen dituzte, eta haien erlaitzetan eta arrakaletan hegazti harkaiztarren espezie batzuek egiten dute habia. Mendi-mazelak karraskilaz (artze) eta pinu gorriz osatutako baso misto batez estalita daude. Baso hori oso gutxi esku hartu da, iristeko zailtasunak daudelako eta animalia- eta landare-espezie ugari daudelako.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Poche de Txintxurrumear. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-12).
  2. Potxe Txintxurrenea. enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  3. Artxugako eta Zariketako mendilerroak eta Aretako mendiak - naturgune babestuak - navarra.es. espaciosnaturales.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]