Txitxi-burruntzi lepamarradun
Txitxi-burruntzi lepamarradun | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Libellulidae |
Generoa | Orthetrum |
Espeziea | Orthetrum coerulescens Fabricius, 1798 |
Txitxi-burruntzi lepamarraduna[1] (Orthetrum coerulescens) Orthetrum generoko burruntzia da, hegoaldeko Europan ohikoa dena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]40-44 mm arteko luzera du[2]. Toraxa brontze kolorekoa da eta marra hori apal batzuk ditu, hortik intsektuaren izena. Adinean aurrera egin ahala marra hauek lausotu egiten dira. Abdomena urdin argia da, nahiko fina, eta amaieran matxarda txiki batzuk ditu. Begi konposatuak urdin-grisak dira[3].
Emeak hori-marroiak dira eta abdomena marra beltz fin batek zeharkatzen du aurretik atzera. Ugalketa zikloaren amaieran kolore urdinxkara jotzen dute. Emearen begiak marroiak dira[3]. Ar gazteak ere hori-marroiak izaten dira.
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa erdialde eta hegoaldean eta Afrika iparraldean hedaturik dago[3]. Estaldura duten putzu eta erreka ertzak atsegin ditu.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak ekainetik irailera ikusten dira hegan[3]. Hegakera urduria eta ahula duen arren uretatik nahikotxo urrundu daiteke. Pausatzen denean hegalak zabalik mantentzen ditu. Kopula azkarrak ditu, 5-120 segundu artekoak. Atseden txiki baten ondoren emea hegan hasten da, arra jarraika doakiola, eta hegan ari dela arrautzak banan bana askatzen ditu ur azalean.
Beldarrak errekatan zein putzuetan hazten dira eta sei asteren ondoren ateratzen da heldua. Bi urtetako zikloa betetzen du orotara.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Kopula.
-
Begiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bizi-baratzea - Badakizu nola esaten den ‘libélula’ / ‘libellule’ euskaraz?» Bizi-baratzea (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ «Orthetrum coerulescens | Iberian Odonata» iberianodonataucm.myspecies.info (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Keeled Skimmer» British Dragonfly Society (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).