Txomin Solabarrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txomin Solabarrieta
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1927ko abuztuaren  17a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Begoña2019ko apirilaren  18a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta itzultzailea
Kidetza Euskaltzaindia

Txomin Solabarrieta Etxaburu (Ondarroa, 1927ko abuztuaren 17a - Begoña, 2019ko apirilaren 18a) bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Bizkaiko Gotzaindegiko itzultzailea izan zen.

Bostak Bat lantaldearen sorreran ere hartu zuen parte, 1981ean. Euskaldunek euskaraz jarduteko hiztegi mailan zeuzkaten hutsuneak atzeman, eta Adorez hiztegi sorta abiatu zuten. Hark egin zituen lanen artean dira Sinonimoen hiztegia (Elkarlanean, 1984), Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco (Elkarlanean, 2009) eta Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia (Elkarlanean, 2013).[1]

2011n Urrezko Luma saria eman zioten. 2018ko apirilaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Uriarte Irizar, Itziar (2019-04-19) «Eliza barrutik hizkuntzalari» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.