Edukira joan

Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
UNIMAko egoitza Charleville-Mézièresen, Frantzia
UNIMAren sorkuntza ospatzen duen memoriala Pragan, Txekiar Errepublika

Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna (frantsesez: Union Internationale de la Marionnette, UNIMA) munduko antzerki erakunderik zaharrena da. UNESCOn kontsulta-estatutu baten onuraduna den Nazioarteko gobernuz kanpoko Erakunde bat da. Mundu guztikoak dira bere kideak eta beren lanarekin txotxongiloen artearen garapenari laguntzen diote.

1922an Pragan sortu zen, Txekoslovakian. 1981ean bere egoitza Charleville-Meziérèsera,Frantzia, lekualdatu zuten. UNIMA 90 herrialdetan dago presente eta mundu guztiko pertsonen arteko hartu-eman plataforma bat bezala funtzionatzen du, izan txotxongilolariak (zaleak edo adituak), izan arte modalitate honetan lan egiten duten txotxongilo zale amorratuak ( ikertzaileak, historialariak, etab...). Herrialde askotan ditu filialak, hala nola, Puppeteers of America Estatu Batuetan, Puppetry UK Erresuma Batuan, União de Marionetistas Portugalen edo Associação Brasileira de Teatro de Bonecos.

UNIMAren ekintzen artean bilerak,hitzaldiak, jaialdiak daude, eta txotxongiloen ezarpenerako arlo desberdinak topatzeko aukera ematen du (terapia, hezkuntza, formakuntza, ikerketa, dokumentazioa, bilduma, erakusketa, etab..), txotxongiloen garapenari buruzko argitalpenak eta informazioa ere osatzen dituzte, baita kurtso eta tailerrak ere.

Erakundeak izendatu zuen martxoaren 21ean Txotxongiloen Munduko Eguna eta 2003tik herrialde ezberdinetan ospatzen da.[1]

UNIMAren Kongresuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo lekuetan egin dira nazioarteko kongresuak:

  • 1929: Praga (lehendakaritza: Jindřich Veselý)
  • 1929: Paris
  • 1930: Lieja
  • 1933: Ljubljana (Lehendakaritza berria:Josef Skupa) (Idazkari Nagusi berria: Jan Malík)
  • 1957: Praga (Lehendakaritza berria: Max Jacob)
  • 1958: Bukarest
  • 1960: Bochum-Braunschweig
  • 1962: Warsaw
  • 1966: Munich
  • 1969: Praga (Lehendakaritza berria: Jan Bussell)
  • 1972: Charleville-Mézières (Idazkari Nagusi berria: Henryk Jurkowski)
  • 1976: Mosku (Lehendakaritza berria: Sergej Obrazcov)
  • 1980: Washington D.C. (Idazkari Nagusi berria: Jacques Felix)
  • 1984: Dresden (Lehendakaritza berria: Henryk Jurkowski)
  • 1988: Nagoia
  • 1992: Ljubljana (Lehendkaritza berria: Sirppa Sivori-Asp)
  • 1996: Budapest
  • 2000: Magdeburg (Lehendakaritza berria: Margareta Niculescu)
  • 2004: Rijeka (Lehendakaritza berria: Massimo Schuster) (Idazkari Nagusi berria: Miguel Arreche)
  • 2008: Perth (Lehendakaritza berria: Dadi Pudumjee) (Idazkari Nagusi berria Jacques Trudeau)
  • 2012: Chengdu
  • 2016: Tolosa

UNIMA Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unimaren adarretako bat UNIMA Euskal Herria da. Bizkaian kokatzen da eta 36 bazkide federatu ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]