UNIT (Doctor Who)

Wikipedia, Entziklopedia askea
UNIT (Doctor Who)
Datuak
Motafikziozko erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1968
webgune ofiziala

UNIT taldea Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko erakunde militar bat da, Nazio Batuen Erakundearen barnean dagoena eta Lurrak izan ditzakeen mehatxu paranormal eta estralurtarrei aurre egiten diena[1]. Torchwood eta The Sarah Jane Adventures spin-offetan ere agertzen da.

UNIT akronimoak hasiera batean United Nations Intelligence Taskforce ("Nazio Batuetako Inteligentzia Indarra") adierazten zuen baina Nazio Batuen Erakundeak ez zuen begi onez ikusi jeneak NBE erakunde horrekin erlazionatzea eta ondorioz UNIT akronimoa soilik erabiltzeko eskatu zuen eta esanahia ere aldatu zitzaion 2008an, Unified Intelligence Taskforce ("Inteligentzia Indar Bateratua") bihurtu zen. Fikzioan hala ere NBE-k diruz laguntzen jarraitzen du UNIT taldea[2]. 2023an UNIT protagonista izango duen spin-offa sortzeko smoa azaldu zen. Disneyk eskubideak erosi dituenez Erresuma Batutik kanpora kokatuko da[3].

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta aro klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Doktorearekin, "The Web of Fear" (1968) eta "The Invasion" (1968) ataletan du sorrera UNIT erakundeak. Sortu berria zela cybermanen inbasioari egin behar izan zion aurre. "Spearhead from Space" (1970) atalean Hirugarren Doktorea UNIT taldeko zientzia aholkularia bihurtu zen eta haren laguntzaileak ziren Sarah Jane Smith eta Harry Sullivan UNITeko kide zirenez presentzia handia izan zuen telesailean. Laugarren Doktorearen garaian ordea oso banaka agertzen hasi zen eta "Terror of the Zygons" (1976) ataleko agerpena izan zen urte askoan azkena. Lethbridge-Stewart brigadierra eta Benton sargentua ziren UNITeko sortzaileak eta buruak. Telesailean denbora luzez agertu ez arren UNIT taldeak bere lanetan jarraitu zuen.

Zazpigarren doktoreak "Remembrance of the Daleks" (1988) atalean berreskuratu zuen UNIT taldea eta hainbat ataletan agertu zen, azkena "Battlefield" (1989) atalean.

Aro berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean telesailari berrekin zitzaion eta lehenengo denboraldian agerraldi batzuk izan zituen. "Aliens of London" eta "World War Three" ataletan aipatu zen nola delegazio bat bidali zuen 10 Downing Streetera, adituen bilera batean parte hartzera eta denboraldi bereko Eguberrietako atal berezian agertu zen.

"The Power of Three" (2012) atalean ikusten da UNITek 2009-2010 artean eraberritze bat izan zuela eta Lethbridge-Stewart brigadierraren alaba dela erakundearen gidaria, Kate Stewart[4]. "The Day of the Doctor" (2013) atalean zygon arrazako estralurtarrek UNIT taldeko kideen itxura hartzen dute eta Londresko dorrean gordeta dauden arma estralurtarrak eskuratu nahiko dituzte. Kate Stewartek suziri nuklear bat jaurtitzeko atzerakontua abiatuko du baina Doktoreak geraraziko du eta bake itun bat sinatuko da. "The Zygon Invasion" (2015) atalean Lurrean kamuflaturik bizi diren zygonen matxinada gertatzen da eta Londresko dorrean dagoen artxibo beltzean elkartuko dira Kate Stewart eta zygon matxinadaren burua Doktorearekin eta Clararekin batera eta Doktorearen hitzaldiaren ondoren bake ituna lortzen dute. Petronella Osgood bihurtuko da artxibo beltzaren zaindaria eta gizakien eta zygonen arteko bakearen alde jardungo du[5].

Erakundearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNIT erakundearen estatusak dio larrialdi handiko egoeratan botere bereziak har ditzaketela. Nazio Batuen Erakundeak finantziatzen baditu ere, tokian tokiko herrialdearen legedia bete beharra dute. Egoitza Genovan du baina telesaila Erresuma Batuan kokaturik dagoenez britainiar armadaren laguntza eskatzen badute Britainiar Armadaren aginduak bete behar dituzte.

Pertsonaia garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Benton sargentua: UNIT erakundeko sortzailea eta lehendabiziko burua.
  • Hirugarren Doktorea: UNIT taldearen zientzia aholkularia izan zen. Laugarren Doktoreak ez zuen UNITerako lanik egin. Hurrengo Doktoreek desadostasunak azaldu dituzte UNIT taldearekiko haien izaera militarragatik. Hala ere zientzia aholkularia izan da tarteka eta UNITeko kideak diren laguntzaileak izan ditu, Sarah Jane Smith, Harry Sullivan eta Jo Grant esate baterako.
  • Martha Jones: Hamargarren Doktorearen laguntzaile izateari utzi zionean UNIT taldeko mediku bihurtu zen[6].
  • Alistair Gordon Lethbridge-Stewart:[7] UNIT taldeko sortzailea. Hark konbentzitu zuen Doktorea zientzia aholkulari izan zedin.
  • Kate Stewart (izen osoa Kate Lethbridge-Stewart), Alistair Gordon Lethbridge-Stewarten alaba eta telesailaren aro berrian UNIT taldeko burua.
  • Petronella Osgood: UNITeko zientzilaria eta Kate Stewarten laguntzailea. Zygona den bikia du eta inork ez daki bietako nor den gizakia eta nor zygona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «UNIT» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. «Unified Intelligence Taskforce - Themes - The Doctor Who Site» thedoctorwhosite.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  3. (Ingelesez) Goldbart, Max. (2023-03-15). «‘Doctor Who’ Spin-Off Details Emerge As Russell T. Davies Says Episode Of New Series Is “One Of The Greatest Things I’ve Ever Made In My Life”» Deadline (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. (Ingelesez) «Kate Stewart» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Ingelesez) «Petronella Osgood» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. (Ingelesez) «Martha Jones» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  7. (Ingelesez) «Alistair Gordon Lethbridge-Stewart» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]