Udarregiri omenaldia

Koordenatuak: 43°16′14″N 2°03′02″W / 43.2706554°N 2.0504361°W / 43.2706554; -2.0504361
Wikipedia, Entziklopedia askea
Udarregiri omenaldia
Jatorria
Sortzailea(k)Remigio Mendiburu
Sorrera-urtea1966
Ezaugarriak
Materiala(k)harria eta brontzea
Nori eskainiaUdarregi
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′14″N 2°03′02″W / 43.2706554°N 2.0504361°W / 43.2706554; -2.0504361
Map

Udarregiri omenaldia Remigio Mendiburuk Juan Jose Alkain Udarregi bertsolariari Usurbilen jarritako eskultura bat da. Eskultura 1966ko maiatzean jarri zen, Udarregiren omenez egin zen jaialdi batean, ezkutuan frankismoaren zentsura pasatzeko euskal jai bat zena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin altuaren gainean modu informalean egituratutako prismazko bloke txiki batek eta oinarrian duen oskol modukoak osatzen dute artelana. Arte adituek egituraren eta kanpoko geruzen iragazkortasunaren arteko harremanean denboraren iragatearen historia pilatzen doala diote[1].

Kode ezkutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udarregiren lerro bidezko izkribu bat.

Udarregi 1829an Aiako Uztaetaburu baserrian jaiotako bertsolaria zen, gazte zela Usurbilgo Udarregi baserrira familiarekin etorri zena. Nekazaria ogibidez, herriz herri eta plazaz plaza asko ibili zen bertsolaria izan zen. Bertsoak sortzen zekien arren, alfabetatu gabeko euskalduna zen eta berak bakarrik ulertzen zuen teknika bat asmatu zuen sortzen zituen bertsoak gogoratzeko: marren bidezko kode bat. Eskulturan bere izkribuetako bat ikus daiteke[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ibilbidea – Harria Hitz. (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]